Usurbil K.E.-ren bazkidetza merkatzea ahalbidetuko duen lankidetza hitzarmena

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 2a, 10:22

Argazkiak: Usurbil K.E.

Usurbil K.E.-k eta Rural Kutxak lankidetza hitzarmena erdietsi dute. Akordio horrek eskubaloi taldeen bilguneko bazkidetza merkatzea ahalbidetuko du.

 

Sinatzaileek helarazitako ondoko argazkiotan ikus dezakezuen moduan, lankidetza hitzarmena erdietsi dute Usurbil Kirol Elkarteak eta Rural Kutxak. Akordio horri esker, batetik, Usurbil K.E.-k laguntza ekonomikoa jasoko du. Horrez gain, eskubaloi taldeen bilguneko bazkidetza merkatzea ahalbidetuko du.

"Bazkideei laguntza bat emango die klubeko jokalari edo bazkide kuota ordaintzeko, Rural Kutxan kontua dutenei (31 urtetik beherakoei 50€-ko laguntza emango die, eta 31 urtetik gorakoei 30€-ko laguntza)".

Usurbil K.E.-tik gogorarazi dutenez, "Usurbil Kirol Elkarteko bazkide kuota orokorra 50€ urtekoa izango da. Usurbil Kirol Elkarteak 50€-ko kuota kobratuko du. Rural Kutxan kontua dutela adierazten dutenek (edo irekitzen dutenek), Rural Kutxaren partetik 30€ edo 50€-ko diru-sarrera jasoko dute. Honela bada, bazkide kuota 20€-gatik edo doan ere atera liteke!", nabarmendu dute eskubaloi taldeen bilgunetik.

Gai horri buruzko informazio gehiago bideotatik jaso dezakezue:
Rural Kutxan
usurbilkirolelkartea@gmail.com helbidean
Formulario honetan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScwMFeWv2q7oZB0GVOVlzzOiMdTIRHuQjjcFCwGhcGjRe0GKQ/viewform