Eusko Jaurlaritzari dagokio, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak izaten dituen egutegiko jaiegunak izendatzea. 2026. urterako "lan-ondorioetarako baliogabetzat jotzen diren" hamabi jaiegun izendatu zituen Gobernu Kontseiluak udaberri partean. Albiste honetan beherago dituzue.
Horiez gain, beste bi jaiegun izendatzea dagokio herrialde bakoitzari; horietako bat, udalerri bakoitzak erabakitakoa izaten da eta tokian tokiko udalbatzak hautatzen du. Bestea, Gipuzkoa osorako jaieguna izan ohi dena, Lan eta Gizarte Segurantzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariak erabakitzen du. Aipatu ordezkari horrek ematen die, gainera, azken onarpena, udalerri bakoitzak hautaturiko herri mailako jaiegunei.
2026ko egutegiko bi jaiegun horiei lotutako erabakien berri eman du, ostegun honetako, irailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Batetik, udalerri bakoitzak hurrengo urterako hautaturiko jaiegunen zerrenda argitaratu du eta horri, Gipuzkoa mailan izango dugun jaieguna zein izango den ere zehaztu du; uztailaren 31 izango da, orain arte bezalaxe.
Usurbilgo udalerriko jaieguna, aldiz, uztailaren 2a izango da. Hala erabaki zuen udalbatzak maiatza amaieran eginiko osoko bilkuran.
Honenbestez, 2026ko egutegiak jaiegunok izango ditu. Finean, ez da aldaketa handirik. Ohi bezala, Espainiako naziotasunari edota erlijio katolikoari lotutako ospakizunek emango digute jai 2026an ere. Martxoaren 19a jaieguna izatera itzuliko da. Egun horren bueltan nahiz gabonetan izango direnez gain, abendu hasieran zubia egokituko da.
2026ko jaiegunen egutegia
Urtarrilaren 1a (Urteberri Eguna).
Urtarrilaren 6a (Errege Eguna).
Martxoaren 19a (San Jose Eguna).
Apirilaren 2a (Ostegun Santua).
Apirilaren 3a (Ostiral Santua).
Apirilaren 6a (Pazko bigarrena edo astelehena).
Maiatzaren 1a (Langileen Eguna).
Uztailaren 2a: Usurbilgo jaieguna.
Uztailaren 25a (Santiago Eguna).
Uztailaren 31: Gipuzkoako jaieguna.
Abuztuaren 15a (Jasokunde Eguna).
Urriaren 12a (Espainiako Egun Nazionala).
Abenduaren 8a (Sortzez Garbiaren Eguna).
Abenduaren 25a (Eguberri Eguna).