Gaztelekua
Irailaren 8an ekingo diote ikasturte berriari Gaztelekuan. Ordutegi honetan irekiko dute, 12 urtetik gorakoentzat: astelehenetan eta ostegunetan, 16:30-19:30 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: Gaztelekuan bertan (San Inazio kalea, 3), gaztelekuausurbil@gmail.com, 688 713 838.
Sutegi udal liburutegia
Irailaren 5era arte udako ordutegian zabaltzen segiko dute Sutegi udal liburutegia. Astelehenetik ostiralera irekiko dute, 09:30-14:00 artean. Irailaren 8an abiaraziko dute ohiko ordutegia. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Euskotren
Udako ordutegian segitzen dute tren zerbitzuek. Baina datorren astelehenean, irailaren 8an, "bere trenbide eta metro zerbitzuen neguko ordutegia" abiaraziko duela jakinarazi du Euskotrenek. "Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da", Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Saileko Sozietate Publikoaren arabera.
Gogoan izan, bestalde, zerbitzu bereziak eskainiko dituela asteotan Kontxako Banderari lotutako bi jardunaldietara joateko. "Euskotrenek irailaren 7an eta 14an Zumaiako eta Amarako geltokien artean ohiko trenen zerbitzua indartuko du", berri eman dute. Ondorioz, "E1 lineako igandeetako ohiko maiztasuna hainbat zirkulazio berezirekin osatuko da", eman du aditzera Euskotrenek. Zehazkiago esanda, Usurbildik orduotan igaroko da trena irailaren 7an eta 14an, Gipuzkoako hiribururantz: 8:24, 8:54, 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24.
Bestalde, Zarauzko Euskal Jaien egun handia, ohi bezala, irailaren 9an ospatuko dute. Asteartez egokitu da aurten. Jaialdi horren harira, gaueko tren zerbitzua eskainiko du EuskoTrenek, Zumaia eta Donostia artean. "Guztira gaueko 17 tren ibiliko dira, 8 Zumaiatik, 7 Amaratik (Donostia) eta 2 Zarautzetik (Zumaia)", irtengo direnak. Ondorioz, ezohikoa izango den arren astearte gau batez tren zerbitzua izatea, hala izango da, hilaren 9tik 10erako tarte horretan.
Gau horretan, beraz, Usurbildik Zarautz alderako 22:04ko ohiko azken tren zerbitzuaren ondotik, orduotan izango da gaueko tren zerbitzua aipatu kostaldeko udalerri horretarantz: 23:34, 00:04, 00:34, 01:04, 02:04, 03:04, 04:04, 06:04. Hortik aurrera, ohiko tren zerbitzua eskaintzen segiko dute.
Zarauztik Usurbila itzultzeko ere tren zerbitzua izango da noski gau parte horretan, orduotan: 00:08, 00:38, 01:08, 01:38, 02:38, 03:38, 04:38, 5:11, 6:08. 16 minutuko tartean egin ohi du tren zerbitzu honek Zarautz eta Usurbil aldeko bidaia. Usurbila iritsiko diren tren horiek gero Donostiako Amara auzoraino helduko dira; astearte gau horretan, beraz, Donostiatik Zumaiaraino bidaiatu ahalko da.
Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko duzue:
944 333 333
Tren geltokian
euskotren.eus
Oiardo Kiroldegia
Izatez, uztailean eta abuztuan udako ordutegia indarrean izan ostean, irailaren lehenean ohiko ordutegira itzuli behar zuen. Baina iragan asteko sutea tarteko, itxita egon da Oiardo kiroldegia, kirola egiteko baldintza egokiak bermatu arte. Asteazken honetan, irailaren 3an, partzialki bada ere, dagoeneko "neguko" ordutegian ireki dute:
-Lanegunetan: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
-Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Bus-taxia
Aurreko urteen antzera, udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzua uztailean goizez eskaini eta abuztuan etenda izan ostean, irailaren 1az geroztik ohiko ordutegira itzuli da "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Kzgunea
Abuztuaren 31ra arte itxita egon ostean, zabalik da berriz KzGunea. Hilabete osoan arratsaldez irekiko dute, 16:00-20:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuan udako ordutegian izango dute irailaren 15era arte. Astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean irekiko dute; larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita izango da. Irailaren 15etik aurrera, astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean izango da zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita izango dute.