2025-26

Denboraldi berriko lehen neurketen hitzorduak zehaztu ditu Usurbil K.E.-k

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 4a, 08:27

Eskubaloi taldeen bilguneak 2025-26 denboraldiko lehen neurketen egutegia argitaratu du.

Martxan da denboraldi berria baita kirol taldeentzat ere. 2025-26 kirol urteko lehen neurketen egutegia plazaratu du Usurbil Kirol Elkarteak; zehazkiago esanda datozen bi asteburuotarako finkatutako partidena; tartean, aurten lehen nazional mailan lehiatuko den senior mutilen taldearen estreinako norgehiagoka.

Usurbil K.E.-ren denboraldi hasiera
Irailak 6, larunbata
18:30 Senior mutilak, Euskal Liga Irungo Artalekun: Hondarribi Bidasoa Irun-Saizar Usurbil K.E.

Irailak 7, igandea
12:30 Kadete neskak, aurredenboraldia, Zumaiako Lubakin: Pulpo Eskubaloia - BILAGUN Usurbil K.E.

Irailak 13, larunbata
Oiardo kiroldegian
10:00 Jubenil neskak:  Usurbil K.E. - Pulpo Eskubaloia
11:30 Kadete neskak: BILAGUN Usurbil K.E. - Orio Eskubaloia
13:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E. - Pulpo Eskubaloia

Oiardo kiroldegitik kanpo:
20:00 Senior mutilak, 1. nazionala, Egiako kiroldegian: Egia Eskubaloia - Saizar Usurbil K.E.