Zerbitzu bereziak eskainiko ditu EuskoTrenek asteotan Kontxako Banderari lotutako bi jardunaldietara joateko. "Euskotrenek irailaren 7an eta 14an Zumaiako eta Amarako geltokien artean ohiko trenen zerbitzua indartuko du", berri eman dute. Ondorioz, "E1 lineako igandeetako ohiko maiztasuna hainbat zirkulazio berezirekin osatuko da", eman du aditzera Euskotrenek. Zehazkiago esanda, Usurbildik orduotan igaroko da trena irailaren 7an eta 14an, Gipuzkoako hiribururantz: 8:24, 8:54, 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24.
Herrikiderik ez da izango aurten, Kontxako Bandera etxeratzeko lehian. Gogoan izan, Ondarroan arraunean eta patroi aritu ostean, entrenatzaile lanetan jardun du azken hilabeteotan Iñaki Errasti aginagarrak. Ondarroak atzo jokatu zuen gizonezkoen sailkapen proba. Gutxigatik, baina ez da sailkatu datozen bi igandeotako estropadetan parte hartzeko. Zazpigarren eta azken sailkatua Lekittarra izan zen. 21:29.46, horixe izan zen egindako denbora. Zortzigarren postuan sailkatu zen Ondarroa. Bere denbora: 21:42.32.
Kontxako Bandera
Emakumezko talde sailkatuak
Arraun Lagunak taldekoekin batera honako taldeok sailkatu dira irailaren 7an eta 14an, goizeko 11:00etan Kontxako badian lehiatzeko:
1-Orio: 11:42.60
2-Tolosaldea: 11:49.24
3-Donostiarra: 11:53.64
4-Hibaika: 11:59.90
5-Hondarribia: 12:02.90
6-Astillero: 12:04.30
7-Zumaia: 12:05.90
Gizonezko taldeen sailkatuak
Arraun Lagunak taldekoekin batera honako taldeok sailkatu dira irailaren 7an eta 14an, eguerdiko 12:00etan Kontxako badian lehiatzeko:
1-Bermeo: 21:01.40
2-Orio: 21:11.04
3-Zierbena: 21:13.94
4-Hondarribia: 21:22.02
5-Getaria: 21:23.64
6-San Juan: 21:29.08
7-Lekittarra: 21:29.46