Bonbardaketa bat iragartzen duten sirena hotsak entzun dira Usurbilen. Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta Palestinaren aldeko kazerolada egin dute Mikel Laboa plazan.
Herritarrak, kazerolekin eta Palestinako banderekin azaldu dira elkarretaratzera, eta "Genozidioa stop, Isarelekin Hautsi" lelopean hamabost minutuz egon dira plazan, sirena eta kazerolen hotsen artean.