Hitzorduan parte hartzeko gonbitagatik eskertzeaz gain, oso baliagarritzat jo du ekintza bera, elkarteak duen talde kopurua, "egiaztatzeko bultzada berria eman nahi diozuela klubari. Horrek balio du erakusteko eskubaloiak duen osasuna Usurbilen. Izan ere, "eskubaloiak Gipuzkoan duen osasunaren islada da".
Hain zuzen, herrialde honetan, argi dago bere esanetan, "eskubaloia arnasten dela, eskubaloiaz gozatzen dela eta eskubaloiarekin borrokatzen dela". Egindako lana eskertu du, horrek argi uzten baitu "maila nazionalean potentzia dela". Izan ere, hortik datoz, gerora, hedabideetako lerroburuetan nabarmentzen diren erreferentziazko eskubaloi taldeen garaipenak.
Horretarako, "Kiroletako Kontseilu Gorenera joan eta harrotasunez esateko Gipuzkoa eskubaloia dela, zuena bezalako klubak behar dira". Ildo horretan, "beharrezkoa da kirol hau sustatzea zuen Usurbilen egiten duzuen moduan. Beharrezkoa da zuen dedikazioa oinarrizko kirol mailan eta beharrezkoa da gure haurrek gozatzea eskubaloian".
62 urte dituen herriko kluba zoriondu du Ramajok, zuzendaritza talde berriari harrera egitearekin batera. "Munduko zorte on guztia opa dizuet. Segi lanean eta segi harrotasunez Usurbil izena Gipuzkoa osoan hedatzen".
Lehen nazional mailara igo berri den senior mutilen taldea ere zoriondu nahi izan du. Testuinguru horretan nabarmendu duenez, "zenbat eta maila hobea izan gure jokalari eta taldeek, Gipuzkoako eskubaloia handiagoa izango da, eta hori egiten da erronka handienak betetzen ahaleginduz".
Orain arte bezala, Gipuzkoako eskubaloiaren historiari lotuak dauden "izen handiak" sortzen segiko direla ziurtatu du, "seguru nago, zuen inplikazioarekin eta lanarekin".
Usurbil K.E.-k dituen erronkak bete ahalko dituela ziurtatu du eta bide horretan, "egon ziur, Foru Aldundiko kirol departamendua zuengandik oso gertu egongo da, behar duzuenean zuzendaritzari eta jolakariei laguntzeko prest".
Klubetik eginiko galderei erantzunez, jokalari belaunaldi gazteena hartu du ahotan Foru Aldundiko ordezkariak. "Adin horietan gako garrantzitsua, kirol jardueraz, ariketa fisikoaz gozatzea da. Gainerakoa helduko da, iritsi behar badira. Garrantzitsuena kirola egitea da". Horretarako, herri honek dituen instalakuntza egokiak eta "askoz garrantzitsuagoa dena, jende oso formatua, haiekin dena ematen duena".
Gogorarazi duenez, "harrobia Gipuzkoa da. Zenbat eta herri gehiago batu harrobi horretara, askoz hobeto".