2025-26

Zerbitzu gehiago gaurtik ohiko ordutegian

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 8a, 09:18

Astelehen honetatik, irailaren 8tik aurrera, ohiko ordutegian eskainiko dira zerbitzu gehiago. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Sutegi udal liburutegia
Irailaren 5era arte udako ordutegian ireki ostean, gaurtik, hilaren 8tik aurrera, egunerokora itzuliko da Sutegi udal liburutegia. Astelehenetik ostiralera irekiko dute, goizez eta arratsaldez, ordutegi honetan: 10:00-13:00 artean eta 16:00-19:30 artean. Urritik aurrera, larunbat goizetan ere irekiko dute. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Gaztelekua
Astelehen honetan, irailaren 8an ekingo diote ikasturte berriari Gaztelekuan. Ordutegi honetan irekiko dute, 12 urtetik gorakoentzat: astelehenetan eta ostegunetan, 16:30-19:30 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: Gaztelekuan bertan (San Inazio kalea, 3), gaztelekuausurbil@gmail.com, 688 713 838.

Euskotren
Ekainaren 23az geroztik udako ordutegia indarrean izan ostean, "negukoa" abiaraziko du gaur Euskotrenek. "Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da", Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Saileko Sozietate Publikoaren arabera.

Gogoan izan, bestalde, zerbitzu bereziak eskainiko dituela Euskotrenek egunotan. Batetik, Zarauzko Euskal Jaien egun handia, ohi bezala, astearte honetan, irailaren 9an ospatuko dute. Jaialdi horren harira, gaueko tren zerbitzua eskainiko du EuskoTrenek, Zumaia eta Donostia artean. "Guztira gaueko 17 tren ibiliko dira, 8 Zumaiatik, 7 Amaratik (Donostia) eta 2 Zarautzetik (Zumaia)", irtengo direnak. Ondorioz, ezohikoa izango den arren astearte gau batez tren zerbitzua izatea, hala izango da, hilaren 9tik 10erako tarte horretan.

Gau horretan, beraz, Usurbildik Zarautz alderako 22:04ko ohiko azken tren zerbitzuaren ondotik, orduotan izango da gaueko tren zerbitzua aipatu kostaldeko udalerri horretarantz: 23:34, 00:04, 00:34, 01:04, 02:04, 03:04, 04:04, 06:04. Hortik aurrera, ohiko tren zerbitzua eskaintzen segiko dute.

Zarauztik Usurbila itzultzeko ere tren zerbitzua izango da noski gau parte horretan, orduotan: 00:08, 00:38, 01:08, 01:38, 02:38, 03:38, 04:38, 5:11, 6:08. 16 minutuko tartean egin ohi du tren zerbitzu honek Zarautz eta Usurbil aldeko bidaia. Usurbila iritsiko diren tren horiek gero Donostiako Amara auzoraino helduko dira; astearte gau horretan, beraz, Donostiatik Zumaiaraino bidaiatu ahalko da.

Bestalde, atzo bezala, Kontxako Banderaren irailaren 14ko bigarren eta azken jardunaldira joateko tren zerbitzu bereziak iragarri ditu. "Euskotrenek irailaren 7an eta 14an Zumaiako eta Amarako geltokien artean ohiko trenen zerbitzua indartuko du", berri eman dute. Ondorioz, "E1 lineako igandeetako ohiko maiztasuna hainbat zirkulazio berezirekin osatuko da", eman du aditzera Euskotrenek. Zehazkiago esanda, Usurbildik orduotan igaroko da trena irailaren 14an, Gipuzkoako hiribururantz: 8:24, 8:54, 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24.

Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko duzue:
944 333 333
Tren geltokian
euskotren.eus

Oiardo Kiroldegia

Izatez, uztailean eta abuztuan udako ordutegia indarrean izan ostean, irailaren lehenean ohiko ordutegira itzuli behar zuen. Baina duela bi asteko sutea tarteko, itxita egon da Oiardo kiroldegia, kirola egiteko baldintza egokiak bermatu arte. Irailaren 3an, partzialki bada ere, "neguko" ordutegian ireki zuten:
-Lanegunetan: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
-Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Bus-taxia

Aurreko urteen antzera, udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzua uztailean goizez eskaini eta abuztuan etenda izan ostean, irailaren 1az geroztik ohiko ordutegira itzuli da "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide

Kzgunea
Abuztuaren 31ra arte itxita egon ostean, zabalik da berriz KzGunea. Hilabete osoan arratsaldez irekiko dute, 16:00-20:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuan udako ordutegian izango dute irailaren 15era arte. Astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean irekiko dute; larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita izango da. Irailaren 15etik aurrera, astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean izango da zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita izango dute.