Markel Korta hirugarren gelditu da Espainiako Boulderren Txapelketan

Asier Gonzalez de San Pedro 2025ko ira. 10a, 16:19

Argazkia: David Canas del Mazo

Joan den asteburuan izan zen Espainiako Boulder Txapelketa eta Markel Korta usurbildarrak hirugarren egin zuen 15 urte azpikoetan. 

Joan den asteburuan Madrilen Espainiako Boulder Txapelketa izan zen, eta Markel Korta usurbildarra hirugarren postuan sailkatu zen 15 urte azpikoetan, Euskal Mendizale Federazioa ordezkatzen (EMF). 

Proba horrek Espainiako Koparako balio zuen, eta irailaren 20-21 asteburuan Espainiako Kopako bigarren jardunaldian ere parte hartuko du Kortak Mijasen (Malaga).