Beterri-Buruntza

Langabetuentzako doako bi formakuntza-ibilbideren deialdiak plazaratu ditu Mankomunitateak

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 11a, 09:01

Eskualdeko langabetuei zuzenduriko doako bi formakuntza-ibilbide berrietan parte hartzeko aukera dute eskualdeko bizilagunek, Beterri-Buruntza Mankomunitatetik jakinarazi dutenez.

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil bateratzen ditu Beterri-Buruntza Mankomunitateak deialdi bikoitza plazaratu du sare sozialen bidez; eskualdeko langabetuentzat doako bi formakuntza-ibilbideetan izena emateko eskaintza bikoitza hain zuzen.

"Bi ibilbide hauek Elkar-Ekin Lanean 2025-2026 programaren barruan garatuko dira", jakinarazi dute Mankomunitatetik.

Sala zuriko produkzio-teknikaria
Nori zuzendua: emakume langabetuentzat.
Barne doa: diploma eta zeharkako konpetentzien lanketa eta gaitasun digitalen trebakuntza.
Hasiera: irailaren 29a.
Ordutegia: 9:00-15:00.
Tokia: Alegiako Errotaldea industrialdea, 23.
Iraupena: 345 ordu.
Informazio gehiago: xlekuona@sutargi.org / 670 903 666

Soldadura
Nori zuzendua: 45 urtetik gorako langabetuentzat.
Barne doaz: bigarren mailako ziurtagiri profesionala, praktikak enpresetan eta zeharkako konpetentzien lanketa eta gaitasun digitalen trebakuntza.
Hasiera: urriaren 20a.
Ordutegia: 14:30-20:30.
Tokia: Andoaingo La Salle Berrozpe.
Iraupena: 650 ordu.
Informazio gehiago: monica@lasalleberrozpe.eus / 943 590 557.