Tren zerbitzu bereziak igandean Kontxako estropaden azken jardunaldira

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 12a, 08:12

Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldia ikustera joateko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Euskotrenek igande honetan, irailaren 14an.

Aurreko igandean, irailaren 7an bezalaxe, Kontxako Banderaren igarren eta azken jardunaldira joateko ere tren zerbitzu bereziak iragarri ditu Euskotrenek etzirako, hilaren 14rako. "Euskotrenek irailaren 7an eta 14an Zumaiako eta Amarako geltokien artean ohiko trenen zerbitzua indartuko du", berri emana dute. Ondorioz, "E1 lineako igandeetako ohiko maiztasuna hainbat zirkulazio berezirekin osatuko da", eman du aditzera Euskotrenek. Zehazkiago esanda, Usurbildik orduotan igaroko da trena irailaren 14an, Gipuzkoako hiribururantz: 8:24, 8:54, 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24.

Bide batez, gogoan izan; aste hasieraz geroztik "neguko" ordutegi berria indarrean duela Euskotrenek. "Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da", Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Saileko Sozietate Publikoaren arabera.

Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko duzue:
944 333 333
Tren geltokian
euskotren.eus

Igandean, irailaren 14an, erabakiko da nortzuk irabaziko duten Kontxako Bandera. Emakumezkoen estropada goizeko 11:00etan abiatuko da, 12:00etan gizonezkoena. Honelaxe dago sailkapena, iragan igandeko lehen jardunaldiaren ondotik:

Kontxako Bandera, sailkapenak
Emakumezkoak
1-Arraun Lagunak: 10:29.20
2-Tolosaldea: 10:39.20
3-Orio: 10:40.04
4-Zumaia: 10:45.10
5-Astillero: 10:53.88
6-Donostiarra: 10:54.32
7-Hibaika: 10:57.14
8-Hondarribia: 10:58.88

Gizonezkoak
1-Zierbena: 18:59.26
2-Orio: 18:59.36
3-Bermeo: 19:05.44
4-Donostiarra: 19:15.06
5-Getaria: 19:20.12
6-Hondarribia: 19:21.86
7-San Juan: 19:34.72
8-Lekittarra: 19:42.86