2. Iñurri Eguna

2.Iñurri eguneko goiza argazkitan

Asier Gonzalez de San Pedro 2025ko ira. 13a, 12:15

Iaz izan zuen arrakasta ikusita, bigarren Iñurri Eguna ospatzen ari dira Izan iñurriko kideak. 

Goizean goizetik dabiltza iñurriak Usurbilgo kaleak betetzen. Aurten ere, Izan Iñurri elkarteak Iñurri eguna ospatzen ari dira, eta egun osoko egitaraua antolatu dute.

Goizean hasi dira "Gorputzaren esnatzea" deituriko tailerrarekin. Olatz Berasategik bertaratutakoei gorputza mugitzeko hainbat ariketa azaldu dizkie. Bi orduz egon dira frontoian, eta amaitutakoan denak batera gosaltzera eseri dira dema plazan. 

Gosaria bukatzean, zeramika eta bitxikeria tailerrak izan dira Potxoenean. Tailerretako partaidetza mugatua zen, eta hainbat herritar parte hartzeko gogoekin gelditu dira. 

Hala ere, eguna ez da bukatu eta eguerdi eta arratsaldean ere hainbat ekintza daude: bazkaria frontoian, bertso saio musikatua eta bukatzeko, kontzertuak Olatz Salvador, Olaia Intziarte, Idoia Asurmendi eta Miruaren eskutik. 

Eguerdi eta arratsaldeko egitaraua zehaztua jarraian: 

 

14:30 Bazkaria frontoian:
-Menua: Entsaladilla rusa + Paella + Postrea eta kafea.
*Menu beganoa eskatzeko aukera egongo da.
*Glutenik gabeko aukera egongo da.
*Ogia, sagardoa eta ura.
Prezioa: 30 euro.
Aforoa: 300 lagun.

Bazkariarekin batera, bertso saio musikatua:
-Gai-emailea: Amaia Agirre eta iñurritxoak.
-Bertsolariak: Onintza Enbeita, Ane Labaka eta Alaia Martin.
-Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi.

18:30 Kontzertuak: Olatz Salvador, Olaia Inziarte eta Idoia Asurmendi.
Mirua.
Prezioa: 15 euro.