2. Iñurri Eguna

Iñurriek eta bertsolariek girotu dute bazkaloste hunkigarria

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 13a, 19:08

Bertso musikatuen saio hunkigarriak girotu du 2. Iñurri Eguneko bazkalostea.

Frontoia leporaino bete dute, ikusi bestela ondoko irudioak. Jendetza batu du bigarren Iñurri Egun honetako herri bazkariak. Herritar talde batek sukaldatu eta aritu da zerbitzatzen. Bazkaltiarren artean baziren herritarrak, eskualdekoak nahiz urrunagotik etorritakoak.

Izan ere bi lagunek sorturiko Iñurri Elkarteak hedapen itzela eskuratu du sei urteotako ibilbidean. Sare komunitario handi horren islada argia izan du gaurko egunak, eta baita otordu honek ere. Jan-edanaz gain, bazkaloste girotua izan du, bertso musikatuen saioarekin. Ane Labaka, Alaia Martin eta Onintza Enbeita gonbidatu dituzte hitzordura.

Bizitzari egin dio gorazarre saioak, baita emanaldian zehar hitza hartu duten hainbat iñurrik ere. Haien bizipenak partekatu dituzte frontoian ziren ehunka lagunekin. Zenbait uneetan malko artean, besteetan irri eginez, bizitzari gorazarre egiteko eremuan bilakatu dute unea eta lekua.