2. Iñurri Eguna

Musikaz blai agurtu du jendetzak 2. Iñurri Eguna

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 13a, 21:27

Olatz Salvador, Olaia Inziarte eta Idoia Asurmendi musikariek eman diote amaiera gaurko 2. Iñurri Egunari.

"Hil arte bizi", sarritan Iñurri Elkartetik gogorarazten diguten aldarria da. Bilgunetik antolaturiko bigarren Iñurri Egun honek plazaratu eta modu oso argian egun osoz azaleraturikoa.

Ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan, bizitza ospatuz borobildu dute edizio jendetsu hau, kontzertuen arratsalde eta iluntzearekin. Hiru abeslari ezagun gonbidatu dituzte iñurriek gaurko agur festa honetara; Olatz Salvador, Olaia Inziarte eta Idoia Asurmendi.

Bakarka nahiz batera aritu dira abesten, eta haiekin bat egin du emozio handiko egun honen azken txanpan parte harturiko irudiotako jendetzak.