Kantu Taldea
Astelehen honetan, irailaren 15ean abiaraziko du ikasturte berria Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira Agerialdeko musika gelan. Ikasturteko lehen kantu-jira, aldiz, hilabeteko azken larunbaterako antolatu dute, hilaren 27rako. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.
Desfibriladoreen erabilera
Oiardo kiroldegiak gailuok erabiltzen jakiteko doako beste bi saio antolatu ditu irailaren 16an eta 17an, 17:00-20:00 artean, kiroldegian bertan. Egun bakarreko formakuntza saioak izango dira. Udalak usurbil.eus atarian zintzilikatutako galdetegi bat beteta eman ahalko da izena. Gogoan izan, Udalak zortzi desfibriladore jarriak ditu tokiotan: kiroldegian, Harane futbol zelaian, Sutegiko arkupean, Santueneko frontoian, Zubietako frontoian, Egurtzegin (Pelaioeneara mugituko da laster), Aginagako eskola txikiaren kanpoaldean eta udaltzainen autoan. Horiez gain, “Txokoalden bederatzigarrena jartzea aurreikusia dago. Herrian gehiago ere badira, batik bat, enpresa pribatuek jarriak”.
Jartzea bezain garrantzitsua da erabiltzen jakitea, Udaletik gogorarazi dutenez. “Egin dezagun Usurbil kardio-babestutako herria izatea, desfibriladoreak erabilgarri izan eta erabiltzen dakien pertsona talde konprometituarekin”. Horretara daude bideratuak formakuntza saio horiek, aurrez ere egin izan direnak. “Uztailean, herritarrei eta udal-langileei zuzendutako halako bost saio egin ziren, eta 64 lagunek parte hartu zuten, guztira. Orain, irailean, herritarrei zuzendutako bi saio irekiez gain, udal-langileentzako beste bat ere antolatu dute”.
KzGunea
Hilaren 30era arte arratsaldez irekiko dute KzGunea, 16:00-20:00 artean. Hona hemen, hurrengo ikastaroen berri:
-Irailak 19-23, 16:00-18:00 “LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu”.
-Irailak 24-30, 16:00-18:00 “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.
-Urriak 1-3, 09:00-11:00 "Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak".
-Urriak 6-14, 09:00-11:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
-Urriak 15-17, 09:0-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean".
Urriak 20-31, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Etumeta AEK euskaltegia
Ikasturte berrirako matrikulatzeko epea zabalik du Etumeta AEK euskaltegiak. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere. Izena bideotatik eman ahalko da , argibide gehiago jasotzearekin batera:
Nagusia, 43 (astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 artean eta 17:30-20:00 artean. Ostiraletan, 11:00-13:00 artean)
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
Udal euskara ikastaroak
Etorri berrientzako hastapen ikastaroa (doakoa)
Astearteetan 18:15-19:45, Potxoenean. Izen-ematea zabalik: euskara@usurbil.eus edo 943 371999. Hasiera: urrian.
Jubilatuentzako oinarrizko euskara ikastaroa (doakoa)
Ostegunetan: 18:15-19:45, Artzabalen. Izen-ematea zabalik: Artzabalen 10:00-12:00 edo 943 371999 Hasiera: urrian.
6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeek euskara-maila hobetzeko saioak (doakoa)
Kaxkoan, Aginagan eta Zubietan izango da aukera. Behar baino euskara maila apalagoa duten ikasleek eman ahal izango dute izena. Mailaketa-probak ikastetxeek edo egitasmoa kudeatuko dutenek egingo dituzte. Informazioa: zerbitzuak@ttakun.eus 650459354
Mintzapraktika (doakoa)
Indarberrituta dator egitasmoa, sustatzaileen esanetan. Euskara hobetu nahi dutenak zein horretan laguntzeko prest daudenak bateratzea du helburu. "Era berean, lehendik sortuta dauden talde zein dinamiketan euskara txertatzeko aukerak emango dizkizu, gidaritza bidez. Binaka zein taldeka, sare berriak sortzeko aukera paregabea izan liteke". Informazio gehiago bideotatik jaso daiteke: zerbitzuak@ttakun.eus / 650459354
Txalaparta eskola
Jexux Artze Kultur Elkarteak 2025-26 ikasturterako antolaturiko eskaintzan izena emateko epealdia zabalik da. Horretarako nahiz informazio gehiago bideotatik eskuratu ahalko da: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com
Buztinarekin esperimentatzen
Buztinzulo zeramika taldeak 2025-26 ikasturterako izena emateko epealdia zabalik du. Urritik maiatzera antolaturiko ikasturteko saioen egun eta ordutegia asteotan zehaztu asmo dute. Atxegaldeko Alperroburu kaleko 6. zenbakian duten egoitzan segiko dute. Izena emateko buztinzulo@gmail.com helbidera idatzi beharko duzue.
Usurbil F.T.
Urtero bezala, Usurbil Futbol Taldeak futbol eskola izango du. Irailaren 19ra arte eman ahalko dute izena 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako umeek. Entrenamenduak ostiraletan izango dira: 2016-2017 urteetan jaiotakoak 17:30etik 18:30era bitarte; 2014-2015 urteetan jaiotakoak, aldiz, 18:30etik 19:30era bitarte. Entrenamenduez gain, Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatutako partida bat edo bi jokatuko dituzte hilean, urritik ekainera bitarte. 200 eurokoa izango da urteko kuota (klubean neba-arrebarik izanez gero, 25 euroko deskontua egingo zaio). Horrez gain, haur bakoitzak klubeko arropa izan beharko du partidetara joateko: poloa, txaketa, parka eta motxila. Izen-emateko formulario hau osatu behar da: https://labur.eus/rkkbeaiu
Judoa
Ikasturte berrirako segidan duzuen eskaintza osatu dute judokoek. Argibide gehiago behar dituenak, astelehen eta asteazkenetan izango dira 17:00-18:00 artean Oiardo kiroldegiko aldapako sarreran. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "irailean izena ematen duen orori judogia" emango zaio opari gisa.
-Hastapena, HH5, LH1, LH2: astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00-18:00 artean.
-LH 3, 4, 5: astelehenetan eta asteazkenetan, 18:20-19:20 artean.
-LH6, DBH: astelehenetan eta asteazkenetan, 19:20-20:20 artean.
Esperientzia Eskola eta oroimen tailerra
Irailaren 26ra arteko eman ahalko da izena udal gizarte zerbitzuen eskaintza honetan, 943 377 110 telefono zenbakian edo astelehenetik ostiralera gizarte zerbitzuen egoitzan bertan, 9:00-14:00 artean, asteazkenetan izan ezik. "Zahartze aktiboa sustatzeko helburua dute bi ikastarook, eta urritik ekainera bitartean izaten dira, doan", berri eman du Udalak.
-Oroimen tailerra: "Memoria landu nahi duten adineko pertsonei zuzenduta dago; Lahar elkargoak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua".
-Esperientzia Eskola: "55 urtetik gorako pertsonentzat pentsatuta daude. Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina duen orok eman dezake izena. Astearteetan izaten da, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua".
Manga tailerra
Irailaren 26an, manga marrazketari lotutako hastapen tailerra antolatu du Sutegi udal liburutegiak, liburutegian bertan, arratsaldeko 17:30etan. Sara Basurtok (@bluilea) eskainiko du. LH4tik gorako gaztetxoei zuzenduriko saioan 16 lagunentzako tokia egongo da. Izena liburutegian bertan eman beharko da.
Sagardo Kluba: Iparraldeko sagardoen dastaketa gidatua
Irailaren 25erako antolatu du saio hau Alkartasuna Usurbilgo baserritarren kooperatibak eta Sagardoaren Unibertsitateak 18:00etan Aginagako Eliza Zaharrean. Izena aurrez eman ahalko da doan, Alkartasunako telefonoan (943361114) edo alkartasuna@usurbil.com helbidean.
Furgobaratza zerbitzua: "neguko baratza"
Tarteka, Agerreazpiko udal baratze parkera datorren zerbitzuak "neguko baratza" izeneko tailerra eskainiko du irailaren 29an, 18:00-19:30 artean. "Urteko sasoi horretako barazkiak izango dira saioaren ardatz".
Santuenea elkartea
"Santuenea martxan!" zikloaren ondotik, hurrengo hilabeteotarako zenbait ikastaro eta bertso-afaria antolatu ditu auzo elkarteak:
-Tai-chi: urritik aurrera, astelehenetan, 17:00-18:00 artean. 675006445 (Maribi).
-Aeroyoga: urritik aurrera. 615715991 (Leire).
-Joskintza: ostiraletan, 17:00-19:00 artean. 695774951 (Mari Carmen).
Urriak 4, larunbata
10:00-13:00 Sendabelar baratzea Santueneko frontoi ondoko lokalean, Garbiñe Larrearen eskutik: "Sendabelar bakoitzarekin alde praktikoa landuko du Garbiñek: mendafin tintura eta emultsioa, izpilikuz egindako lubrikatzailea eta kolonia ura, erromero alkohol indartua, ilena olio baregarria, salbia desodorante lehorra eta lurrun bainua, erramu ukendua eta abar".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 25 euro, bazkide ez direnek 30 euro.
Urriak 12 eta azaroak 16
11:00-13:00 Heriotzaren pedagogia bizipen tailerra Manex Beristainen eskutik, Santuenea 12an: "heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederran da espazio hau. Norbere heriotzari begiratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kezka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.
Urriak 17, ostirala
21:00 Bertso afaria Santueneako Ibai-Ondo Elkartean.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Sustrai Colina eta Eli Pagola.
Gai-emailea: Onintza Gartzia.
Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
Prezioa: 35 euro. Txartelak Esnaola janaridendan salgai.
Urriak 24/azaroak 7
17:30-19:30 Sendabelar koadernoa Leire Lazkanoren eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean: "Gure inguruan agertzen diren sendabelarrak behatu eta ezagutuko ditugu. Norberak bere koadernoa sortuko du inguratzen gaituen lurrak eskaintzen dizkigun sendabelarrak jasoz. Belarrak ezagutzen ikasiko dugu, haien erabilerak ulertzen eta haien onurak aprobetxatzen".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.
Oharra: plaza mugatuak.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com