Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuan udako ordutegian izan dute gaur arte. Aurrerantzean, hurrengo urteko uztailaren 15era arte, astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean izango da zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita izango dute.
Sutegi udal liburutegia
Irailaren 8az geroztik, egunerokora itzulia da Sutegi udal liburutegia. Astelehenetik ostiralera irekitzen dute, goizez eta arratsaldez, ordutegi honetan: 10:00-13:00 artean eta 16:00-19:30 artean. Urritik aurrera, larunbat goizetan ere irekiko dute. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Gaztelekua
Duela astebete ekin zioten ikasturte berriari Gaztelekuan. Ordutegi honetan irekiko dute, 12 urtetik gorakoentzat: astelehenetan eta ostegunetan, 16:30-19:30 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: Gaztelekuan bertan (San Inazio kalea, 3), gaztelekuausurbil@gmail.com, 688 713 838.
Euskotren
Irailaren 8az geroztik abian du "neguko ordutegia".
Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko duzue:
944 333 333
Tren geltokian
euskotren.eus
Oiardo Kiroldegia
Abuztu amaierako sutea tarteko, irailaren 3az geroztik, partzialki zabalik den Oiardo kiroldegiak "neguko" ordutegia du indarrean:
-Lanegunetan: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
-Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Bus-taxia
Aurreko urteen antzera, udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzua uztailean goizez eskaini eta abuztuan etenda izan ostean, irailaren 1az geroztik ohiko ordutegira itzulia da "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Kzgunea
Hilabete osoan arratsaldez irekiko dute, 16:00-20:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net