Booktegi jaialdiaren laugarren edizioko egitaraua aurreratu dute antolatzaileek

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 16a, 13:07

Urriaren 24an eta 25ean izango da euskal literatura denon eskura jartzea sustatzen segitzen duen Booktegi elkarteak antolaturiko jaialdia.

Euskarazko literatura guztion esku jartzen diharduen Booktegi elkarteak laugarren urtez jarraian jaialdia iragarri du Usurbilen. Egitasmoak bost urte bete zituen 2022an hasi ziren antolatzen hitzordu hau. Aipatu moduan, laugarren edizioa izango da aurtengoa. Urriaren 24 eta 25erako iragarri dute, egitaraua plazaratzearekin batera. "Besteak beste, Iñigo Astiz, Irati Zubia, Miren Agur Meabe, Ane Labaka, Garazi Albizua, Itxaro Borda, Nerea Loiola, Maitane Perez, Udarregi Ikastolako ikasleak, Oihan Vega eta Ameba taldea izango ditugu gurekin", aurreratu dute antolatzaileek. Irakurleei parte hartzeko gonbita egin diete.

Booktegi jaialdia
Urriak 24, ostirala
19:00 Rupertorioa: "Ruper Ordorikak berak idatzi dituen letren omenaldia: musika, errezitaldia, hausnarketak, kontakizunak...".

Urriak 25, larunbata
Zumarte Musika Eskolan:
10:00 "Elkarri Irakurriz" bi solasaldi:
-Iñigo Astiz, Irati Zubia, Miren Agur Meabe.
-Ane Labaka, Garazi Albizua, Itxaro Borda.

Sutegin:
16:00 Udarregi ikastolako Booktubers.
17:30 Oihan Vega, "Euskañolitis".
19:00 Ameba.

Informazio gehiago, booktegi.eus atarian jaso ahalko duzue.

Antolatzailea: Booktegi.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, NOAUA! K.E.