Urbil Donostiako Zinemaldiaren egoitza lehen aldiz

Asier Gonzalez de San Pedro 2025ko ira. 16a, 13:40

Zinemaldiaren aurkezpena Urbilen, atzo.

Zinemira atala babesteaz gain, aurten hainbat pelikula proiektatuko dira Urbilen. 

Urbil merkataritza zentroa Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko egoitza bihurtuko da aurten. Horrela iragarri zuten atzo Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak, Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak, Leyre Lobato Urbileko gerenteak eta Laura Blanco Cinesa Urbileko managerrak. 

Urbilek lehenagotik "Zinemira" atalaren babeslea zen, baina aurten bost proiekzio emango dira bertan.

Nabarmendu dutenez Animaziozko Film Onenaren Oscar saria jaso zuen "Flow" pelikula proiektatuko da. Pelikula horiez gain, "Faisanen Irla", "Kaixo Frida", "Heidi, katamotzaren erreskatea", eta "Goazen 12" ikusi ahal izango dira. 

Proiekzio guztiak irailaren 20a eta 27a bitartean izango dira eta beti 18:30ean. Eguneko egitarauak: 

− Irailak 20: Kaixo, Frida!
− Irailak 21: Flow
− Irailak 25: Go!azen, lehen kapitulua
− Irailak 26: Faisaien Irla
− Irailak 27: Heidi, katamotzaren erreskatea