650 Usurbil Bizi

Gerraren memoria ibilbidea osatzeko aukera larunbatean, kolpisten okupazioaren urtemugan

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 17a, 15:16

650 Usurbil Bizi herri egitasmoak urte amaierara arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratua du jada. Hurrengo hitzordua larunbat honetarako, irailaren 20rako du iragarria; 1936ko "Gerraren Memoria Ibilbidea", urtemuga seinalatuaren bueltan oraingo honetan.

2025a agurtu arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratua du Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen duen 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.

Gogoan izan, bisita gidatu horietan parte hartzeko izena aurrez eman beharko da. Hurrengo hitzordua, larunbat honetarako, irailaren 20rako du antolatua 650 Usurbil Bizik; Gerraren Memoria Ibilbidea hain zuzen. Oraingo honetan, urtemuga seinalatu bat tarteko egingo da bisita hori. Izan ere, 1936ko irailaren 18an hartu zuten kolpistek Usurbil. 89. urtemuga beteko da ostegun honetan. "Urtemuga abiapuntutzat hartuta, data horren inguruan herrian gertatutakoak azalduko dizkigute"; hain zuzen, alor horretan azken urteotan lanketa sakona egindako Usurbil 1936 elkarteko kideek.

Hemen, datozen bisita gidatuen berri:


650 Usurbil Bizi: bisita gidatuak
Irailak 20, larunbata
11:00-12:30 Gerraren memoria ibilbidea: kolpisten okupazioaren urtemuga.

Irailak 21, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.

Irailak 24, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Urriak 10, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Urriak 11, larunbata
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.

Urriak 19, igandea
10:00-13:30
Usurbilgo Sagardoaren Kultura: bertso-ibilaldia Ugarte baserritik.

Urriak 25, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.

Urriak 29, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Urriak 31, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Azaroak 8, larunbata
11:00-12:15 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua.

Azaroak 9, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.

Azaroak 22, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia (erdaraz).

Azaroak 26, asteazkena
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Abenduak 8, astelehena
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.

Abenduak 19, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Abenduak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.

Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus