Kalaka kooperatibaren ardatz nagusiak komunikazioa eta parekidetasuna dira. Ilazki Gainza da Kalakako kideetako bat eta berak zuzendu du gaurko saioa, "Genero ikuspegia komunikazio arloan txertatzeko estrategiak" izenekoa.
Balizko estrategiei heldu aurretik, genero eta berdintasun arloei lotutako testuingurua azaldu du. Androzentrismoaren eta desparekotasunaren inguruko hainbat azalpen eman eta gero, komunikazioaren arloan eman ditzakegun urrats batzuk azaldu dizkigu: hizkuntzaren eta iruditeriaren erabilera ez sexista sustatzea, emakume erreferenteak ikusaraztea eta ikuspegi feminista zeharkakotasunez lantzea.
Mintegiak praktikotik ere izan du. Ariketa bat egiteko bi taldetan banatu gara eta ondoren ondorioak partekatu ditugu.