Pilota partidak
Pagazpetik bi pilota partida iragarri dituzte egunotarako; neurketa bana, ostegun eta ostiral honetarako, irailaren 18 eta 19rako. Lehenengo partida, atzo jokatzekoa zen Aginagan. Bigarrena, ostiral honetan, Usurbilen. Biak ala biak Gipuzkoa mailako txapelketari lotutakoak izango dira, binaka. Hemen, gainerako xehetasunen berri:
Irailak 19, ostirala
18:30 Usurbilen: Gipuzkoako Jubenilen 2. Mailan, eskuz binaka:
Pagazpe-Eibar
Eskubaloi partidak
Usurbil Kirol Elkarteak lau neurketa iragarri ditu larunbaterako, irailaren 20rako Oiardo kiroldegian. Goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 17:30ak arte nesken hiru talde lehiatuko dira; kadete, jubenil eta senior taldeak. Eguna, aurten lehen nazional mailan lehiatuko den senior mutilen partidarekin amaituko dute.
Azken neurketa horri begira, Usurbil K.E.-tik gogorarazi dutenez, bazkide izan edota sarrera ordaintzea beharrezkoa izango da. Ostegun honetan eskaini du aukera eskubaloi taldeen bilguneak bazkidetza tramitatu edota jada urrats hori emana zutenek txartela jasotzeko.
Eskubaloia kiroldegian
Irailak 20, larunbata
10:00 Kadete neskak B, Bilagun Usurbil K.E.-Ordizia Oiangu
11:30 Senior neskak, Urbil Usurbil K.E.- Pulpo Eskubaloia
13:00 Jubenil neskak, Usurbil K.E.-Saieko Autogelkor Premium Selection
17:30 Senior mutilak, Saizar Usurbil K.E. -Club Balonmano Romo Broker Kirol