Urriaren 4 eta 5eko asteburuan DYA Gipuzkoak lehen sorospeneko ikastaro bat eskainiko du Usurbilen. Ikastaroa euskaraz izango da, eta bi eguneko iraupena du: urriaren 4ean goizeko 9:00etatik 14:00etara; eta urriaren 5ean 9:00etatik 14:00etara, DYAk Usurbilen duen egoitzan, Muna-Lurra 26eko lokalean.
Ikastaroan egunerokoan aurki daitezkeen arriskuei nola aurre egin irakatsiko dute: zauriak, erredurak, Bihotz Birika Susperketa... Ikastaroko matrikula 60 eurokoa da eta Usurbildar guztiei irekia da ikastaroa.
Ikasle kupurua mugatua izangoa da. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko deitu 943 46 46 22 telefonora edo sartu DYA webgunean sartu.