Santueneako Jaiak

Umeek eguzkia lagun Santueneako jaietan

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 20a, 13:35

Goizeko 10:00etatik hasita puzgarriak eta egurrezko jolasteko aukera izan dute umeek. 13:00etan buruhandiak ibili dira. 

Arratsaldean ere buruhandi eta erraldoiak izango dira umeentzako Lauburu konpartsaren eskutik. Helduentzat, aldiz, mus txapelketa egingo dute.

Santueneako jaien egitaraua: 

Irailak 20, larunbata
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada txoznan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak, LAUBURU konpartsaren eskutik.
20:00 Holi Festa, DJ GORKA MENDIrekin: Igerilekuko betaurrekoak ekartzea gomendatzen dizugu.
00:30 Dj gaua: Mr Luken 2008, Kiliki eta Chuchamba Fönk La Flaca.

Irailak 21, igandea
09:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Zirko tailerra.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak.
18:00 Izer eta Alabier.
19:00 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.