Herenegun euria egiteaz gain, ekaitza lehertu zen larunbat iluntze eta gau partean. Abisu horian ginen orduan eta gaur ere hala izango gara berriz. Izan ere, kolore horretako ohartarazpena indarrean izango dela jakinarazi du Euskalmet meteorologia agentziak gaur, irailaren 22an, arratsaldeko 15:00etan hasi eta gauerdira arte. Tarte horretan, "ordubetean 15 l/m² pila daitezke Kantauri isurialdeko zenbait tokitan, bereziki kostaldean. Zaparrada ertainak egingo ditu, eta Kantauri isurialdeko zenbait lekutan handiak eta trumoitsuak izan daitezke, bereziki kostaldean. Baliteke txingorra egitea (<1 cm)", berri eman du Euskalmet-ek.
Giro honekin gaur, hilaren 22an, Usurbilen, "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak sarri botako ditu; zenbait lekutan handiak eta trumoitsuak izan daitezke. Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, eta goiean mendebal/hego-mendebaldekoa nagusituko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin; arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez".
Asteartean, "zerua hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak egingo ditu, bereziki egunaren lehenengo partean. Ipar-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez".
Asteazkenean, "zerua hodeitsu egongo da; arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta arratsalde-gauean tarteka hodeitsu geratuko da. Noizbehinka euri txikia egingo du, arratsaldean atertzera egingo du. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, goizaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira".
Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.