Sareren mobilizazioen itzulera etzi

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 24a, 08:40

Udako etenaldiaren ostean, etzi itzuliko dira Sarek deitutako mobilizazioak plazara.

Ate joka dugu iraileko azken ostirala. Egun horrekin batera, Sarek deitutako elkarretaratzeak plazara itzuliko dira etzi, irailaren 26an. Ohi bezala, arratsaldeko 20:00etan egingo da Mikel Laboa plazan.

Mobilizazioa, Sarek iragarritako 2. Konferentziaren aurretik egingo da. Izan ere, "Ezin da gehiago luzatu" aldarripean, konferentzia antolatu dute urriaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian. Bi atal izango ditu hitzorduak. Hasteko, "konponbide eredu ezberdinak nazioarteko gatazketan" izango dituzte mintzagai. Bigarren zatiak, "gatazka bateko biktimak. Bada garaia salbuespenik gabeko errekonozimendu baterako" du izenburutzat. Batean zein bestean, adituek nahiz gaia hurbiletik bizitakoek hartuko dute hitza. Hemen, Sarek antolaturiko 2. Konferentzia horren egitaraua: