Manga tailerra
Ostiral honetan, irailaren 26an, manga marrazketari lotutako hastapen tailerra antolatu du Sutegi udal liburutegiak, liburutegian bertan, arratsaldeko 17:30etan. Sara Basurtok (@bluilea) eskainiko du. LH4tik gorako gaztetxoei zuzenduriko saioan 16 lagunentzako tokia egongo da. Izena liburutegian bertan eman beharko da.
Esperientzia Eskola eta oroimen tailerra
Irailaren 26ra arteko eman ahalko da izena udal gizarte zerbitzuen eskaintza honetan, 943 377 110 telefono zenbakian edo astelehenetik ostiralera gizarte zerbitzuen egoitzan bertan, 9:00-14:00 artean, asteazkenetan izan ezik. "Zahartze aktiboa sustatzeko helburua dute bi ikastarook, eta urritik ekainera bitartean izaten dira, doan", berri eman du Udalak.
-Oroimen tailerra: "Memoria landu nahi duten adineko pertsonei zuzenduta dago; Lahar elkargoak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua".
-Esperientzia Eskola: "55 urtetik gorako pertsonentzat pentsatuta daude. Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina duen orok eman dezake izena. Astearteetan izaten da, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolatua".
Udal euskara ikastaroak
Etorri berrientzako hastapen ikastaroa
Tokia: Potxoenea.
Helburua: "E
Oharra: o
Jubilatuentzako oinarrizko euskara ikastaroa
Iraupena: urriaren lehen astetik ekainera, astean 1,5 orduko saioa, guztira 45 ordu.
Tokia: Artzabal.
Xehetasunak: "i
Izen-ematea, doan: euskara@usurbil.eus / 943 37 19 99.
Oharra: o
6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeek euskara-maila hobetzeko saioak
Nori zuzenduak: behar baino maila apalagoa duten ikasleentzako.
Zehaztasunak: "Eskola orduz kanpoko gainerako jardueren osagarri, jolasa da saioon muina; DBHko ikasle-taldearen kasuan, etxerako lanak ulertzen laguntzeko tartea ere hartzen da. Ordu eta erdiko bina saio antolatzen dira, astero".
Non: kaxkoan, Aginagan eta Zubietan. Kaxkoan, ikas-mailaren arabera eratuko dira taldeak (HH5-LH2, LH3-LH6 eta DBH1-DBH4); Aginagan eta Zubietan, berriz, HH5-LH6 bitarteko haurrak elkarrekin ariko dira.
Oharra: mailaketa-probak udalerriko ikastetxeek edo egitasmoa kudeatuko duen Ttakun elkarteak egingo dituzte.
Mintzalagun
Oharra: "b
Emakumeon Etxea
Jabetza eskolako ikastaroak
Zoru pelbikoa:
Noiz: Urriaren 2tik abenduaren 4ra, ostegunetan, 17:00-19:00 artean.
Formatzailea: Eneritz Gallastegi Lazkano.
Zehaztasunak: "Emakumeok, bizitzan zehar, gure zoru pelbikoan eta gure ongizatean eragina duten hainbat egoera bizi ditugu; erditzea, hormona gorabeherak, lanean jardutea, kirola praktikatzea... Garrantzitsua da gune horretako muskulazioa prestatzea eta ikastaro honek osasunarentzat hain garrantzitsua den arlo hau sentitzen, ulertzen eta hobetzen lagunduko digu".
Batukada feminista
Formatzaileak: Arantza Albizu Escobar eta Ainara Sarasketa Alberdi.
Noiz: urriaren 6tik urtarrilaren 26ra, bi astean behin, astelehenetan, 18:00-20:00 artean.
Zehaztasunak: "Musikara gerturatu eta ondo pasatzeaz gain, beste emakume batzuekin batera talde-lanean aritzeko, sormena landu eta autoestimua igotzeko. Denok garelako musika egiteko gai, baita gauza berriak sortzeko ere. Irudimena landu eta besteak entzuten ikasteko. Emakumeok kalera irten eta espazioak okupatu bitartean jendeari gozarazteko".
Biodantza
Formatzailea: Eider Zuriarrain Bergara.
Noiz: urriaren 7tik 27ra, astearteetan, 17:30-19:00 artean.
Zehaztasunak: "Biodantza, musika, mugimendua eta emozioa uztartzen dituen jakintza bat da. Modu honetan, bakoitzak bere pentsamendu, sentimendu eta ekintzen kontzientzia hartzen du. Tratu onak ematen dira norberarentzat, besteentzat eta inguruan ere. Besteekiko enpatia garatzen da eta afektuan oinarritutako harremanak sortzen dira. Autoestimua hobetzen da eta maitatzeko gaitasuna handitzen laguntzen du. Adin guztietako emakumeei zuzendua dago eta ez da aurretik dantza egiteko esperientziarik behar".
Emakumea eta hilekoa
Formatzailea: Ainitze Sala Insausti.
Noiz: urriak 4, azaroak 15 eta abenduak 13, larunbatak, 10:00-12:00 artean.
Zehaztasunak: "Ikastaro hau autoezagutzarako formakuntza izango da. Emakumea eta hilekoa ilargi eta urtaroekin uztartuz ulertuko dugu eta ondoezak zaintzeko zein sendabelar diren egokiak ikasiko dugu. Zikloaren gorabeherak ere nola zaindu ikusiko dugu, elikaduraren bidez, enplastoak, baporeak, mugimenduak... Eta, bukatzeko, emakumea eta heldutasuna landuko dugu, menopausia garaian ematen diren aldaketei arreta jarriz".
Twerk (Booty Dance) saioa
Formatzailea: Ikerne Mendieta Uskola.
Noiz: urriak 12, igandea, 10:30-14:30 artean.
Zehaztasunak: "mendeetan zehar emakumeen gorputzak, uteroak eta aldakak atrofiatu dituen gizarte gaixo batek sortutako gaitzak pairatzen ditugu oraindik. Gorputzetik osotasunez eta zintzotasunez jarduteko behar horretatik sortzen da mugitzeko proposamen hau. Gorputz zapalduen, estigmatizatuen, epaituen, zaurituen, desbalorizatuen, ezezagunen, eta berezko gaitasun eta indarretik deskonektatuen sendabide eta askapen gisa hain zuzen ere. Utero eta aldaken mugimendu naturala, sentsualitatea eta norbere gorputzarekin jolastuz gozatzeko gaitasuna berreskuratzeko. Mugimendua osasun eta plazer iturri bizitzeko".
Ikastaro horietan irailaren 30era arte eman ahalko da izena:
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus
Aisialdiko hezitzaile izateko ikastaroa
Azken urteotan egin ohi duten moduan, Aisiola Hezitzaile Eskolak hezitzaile ikastaroa antolatu du hurrengo hilabeteotarako. Ikastaroa 17 urtetik gorako ikasleei zuzendua dago. Ikastaro horri buruzko zehaztasunak eskaintzeko aurkezpen saioa antolatu du Aisiolak. Aurtengo bilera, urriaren 3an izango da, ostiralean, arratsaldeko 17:00etan Potxoenean. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko da: aisiola@ikastola.eus / 943 445 108.
DYA
Urriaren 4 eta 5eko asteburuan DYA Gipuzkoak lehen sorospeneko ikastaro bat eskainiko du Usurbilen. Ikastaroa euskaraz izango da, eta bi eguneko iraupena du: urriaren 4ean goizeko 9:00etatik 14:00etara; eta urriaren 5ean 9:00etatik 14:00etara, DYAk Usurbilen duen egoitzan, Muna-Lurra 26ko lokalean.
Ikastaroan egunerokoan aurki daitezkeen arriskuei nola aurre egin irakatsiko dute: zauriak, erredurak, Bihotz Birika Susperketa... Ikastaroko matrikula 60 eurokoa da eta usurbildar guztiei irekia da ikastaroa.
Ikasle kopurua mugatua izango da. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira edo DYA-ren webgunean sartu.
KzGunea
Hilaren 30era arte arratsaldez irekiko dute KzGunea, 16:00-20:00 artean. Hona hemen, hurrengo ikastaroen berri:
-Urriak 1-3, 09:00-11:00 "Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak".
-Urriak 6-14, 09:00-11:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
-Urriak 15-17, 09:0-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean".
Urriak 20-31, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Beterri-Buruntza Mankomunitatea
Bi formakuntza saio antolatu ditu Beterri-Buruntza Mankomunitateak datorren hilabete hasierarako. Izan ere, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil barne hartzen dituen erakundeak Lanbideren bi dirulaguntza eskatzen trebatzeko saio bana iragarri du urriaren 1ean eta 3an, 14:30-16:00 artean. "Taldean zure eskaera egiten lagunduko dizugu!", iragarri dute.
Antolatzaileen esanetan, enpresa-jarduera bat abiarazi eta proiektua ezarri edota sendotzeko dirulaguntza deialdietara eskabideak aurkezteko laguntza eskainiko dute. Izena esteka honen bidez eman ahalko duzue: Beterri-Buruntza
Parte hartzaileei eskatu diete, "portatil propioa eta beharrezko dokumentu guztiak digitalki" ekartzea.
Bestalde, deialdi bikoitza plazaratu du sare sozialen bidez; eskualdeko langabetuentzat doako bi formakuntza-ibilbideetan izena emateko eskaintza bikoitza hain zuzen. "Bi ibilbide hauek Elkar-Ekin Lanean 2025-2026 programaren barruan garatuko dira", jakinarazi dute Mankomunitatetik.
Sala zuriko produkzio-teknikaria
Nori zuzendua: emakume langabetuentzat.
Barne doa: diploma eta zeharkako konpetentzien lanketa eta gaitasun digitalen trebakuntza.
Hasiera: irailaren 29a.
Ordutegia: 9:00-15:00.
Tokia: Alegiako Errotaldea industrialdea, 23.
Iraupena: 345 ordu.
Informazio gehiago: xlekuona@sutargi.org / 670 903 666
Soldadura
Nori zuzendua: 45 urtetik gorako langabetuentzat.
Barne doaz: bigarren mailako ziurtagiri profesionala, praktikak enpresetan eta zeharkako konpetentzien lanketa eta gaitasun digitalen trebakuntza.
Hasiera: urriaren 20a.
Ordutegia: 14:30-20:30.
Tokia: Andoaingo La Salle Berrozpe.
Iraupena: 650 ordu.
Informazio gehiago: monica@lasalleberrozpe.eus / 943 590 557.
Kantu Taldea
Irailaren 15ean abiarazi zuen ikasturte berria Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira astero Agerialdeko musika gelan. Ikasturteko lehen kantu-jira, aldiz, hilabeteko azken larunbaterako antolatu dute, hilaren 27rako. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.
Etumeta AEK euskaltegia
Ikasturte berrirako matrikulatzeko epea zabalik du Etumeta AEK euskaltegiak. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere. Izena bideotatik eman ahalko da , argibide gehiago jasotzearekin batera:
Nagusia, 43 (astelehenetik ostegunera 11:00-13:00 artean eta 17:30-20:00 artean. Ostiraletan, 11:00-13:00 artean)
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
Txalaparta eskola
Jexux Artze Kultur Elkarteak 2025-26 ikasturterako antolaturiko eskaintzan izena emateko epealdia zabalik da. Horretarako nahiz informazio gehiago bideotatik eskuratu ahalko da: 695 716 878 / usurbiltxalaparta@gmail.com
Buztinarekin esperimentatzen
Buztinzulo zeramika taldeak 2025-26 ikasturterako izena emateko epealdia zabalik du. Urritik maiatzera antolaturiko ikasturteko saioen egun eta ordutegia asteotan zehaztu asmo dute. Atxegaldeko Alperroburu kaleko 6. zenbakian duten egoitzan segiko dute. Izena emateko buztinzulo@gmail.com helbidera idatzi beharko duzue.
Judoa
Ikasturte berrirako segidan duzuen eskaintza osatu dute judokoek. Argibide gehiago behar dituenak, astelehen eta asteazkenetan izango dira 17:00-18:00 artean Oiardo kiroldegiko aldapako sarreran. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "irailean izena ematen duen orori judogia" emango zaio opari gisa.
-Hastapena, HH5, LH1, LH2: astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00-18:00 artean.
-LH 3, 4, 5: astelehenetan eta asteazkenetan, 18:20-19:20 artean.
-LH6, DBH: astelehenetan eta asteazkenetan, 19:20-20:20 artean.
Furgobaratza zerbitzua: "neguko baratza"
Tarteka, Agerreazpiko udal baratze parkera datorren zerbitzuak "neguko baratza" izeneko tailerra eskainiko du irailaren 29an, 18:00-19:30 artean. "Urteko sasoi horretako barazkiak izango dira saioaren ardatz".
Santuenea elkartea
"Santuenea martxan!" zikloaren ondotik, hurrengo hilabeteotarako zenbait ikastaro eta bertso-afaria antolatu ditu auzo elkarteak:
-Tai-chi: urritik aurrera, astelehenetan, 17:00-18:00 artean. 675006445 (Maribi).
-Aeroyoga: urritik aurrera. 615715991 (Leire).
-Joskintza: ostiraletan, 17:00-19:00 artean. 695774951 (Mari Carmen).
Urriak 4, larunbata
10:00-13:00 Sendabelar baratzea Santueneko frontoi ondoko lokalean, Garbiñe Larrearen eskutik: "Sendabelar bakoitzarekin alde praktikoa landuko du Garbiñek: mendafin tintura eta emultsioa, izpilikuz egindako lubrikatzailea eta kolonia ura, erromero alkohol indartua, ilena olio baregarria, salbia desodorante lehorra eta lurrun bainua, erramu ukendua eta abar".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 25 euro, bazkide ez direnek 30 euro.
Urriak 12 eta azaroak 16
11:00-13:00 Heriotzaren pedagogia bizipen tailerra Manex Beristainen eskutik, Santuenea 12an: "heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederran da espazio hau. Norbere heriotzari begiratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kezka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.
Urriak 17, ostirala
21:00 Bertso afaria Santueneako Ibai-Ondo Elkartean.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Sustrai Colina eta Eli Pagola.
Gai-emailea: Onintza Gartzia.
Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
Prezioa: 35 euro. Txartelak Esnaola janaridendan salgai.
Urriak 24/azaroak 7
17:30-19:30 Sendabelar koadernoa Leire Lazkanoren eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean: "Gure inguruan agertzen diren sendabelarrak behatu eta ezagutuko ditugu. Norberak bere koadernoa sortuko du inguratzen gaituen lurrak eskaintzen dizkigun sendabelarrak jasoz. Belarrak ezagutzen ikasiko dugu, haien erabilerak ulertzen eta haien onurak aprobetxatzen".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.
Oharra: plaza mugatuak.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com