50. hamarkadan jaiotakoen hainbat bilkura asteotan

Noaua Aldizkaria 2025eko irailaren 25a

50. hamarkadan jaiotako hainbat herritar biltzeko bazkariak antolatu dituzte hurrengo asteotarako.

1959an jaiotakoak
Urriaren 25an Artzabalen batuko dira. Interesa duenak aurretik deitu dezala hona: 659139073 (Eli).

1957an jaiotakoak
57ko kintoen bazkari bat antolatu nahian dabiltza eta deialdi hau zabaltzea eskatu digute: "Interesatuok gurekin harremanetan jarri, antolaketarako taldea sortzeko. Beraz, 57ko kintoa bazara jarri gurekin harremanetan urriaren 5a baino lehen: 617392767 (Iñaki) edo 620231299 (Juantxo)".

1955ean jaiotakoak
"Urtero bezala, aurten ere 1955. urtean jaioak urriaren 18an biltzeko aukera izango dugu, egun pasa eginez Baztango lurretatik egunaz gozatuz". Izen-ematea urriaren 10erako osatu behar da. Telefonoz, whatsappez: 675 006 445 (Maribi) 615 760 458 (Patxi). Emailez:1955usurbil@gmail.com

1950ean jaiotakoak
Urriaren 4an elkartuko dira bazkaritarako aurten 75 urte beteko dituzten herrikideak, 14:00etan Atxegan. Hitzordura joan nahi duenak, izena emateko bi telefono hauetako batera dei dezake, bazkari egunaren aurretik: 648 83 83 70 (Pilar) / 645 736 726 (Joxe Mari).