Maddi Olaetxea Usabiaga, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoko lehen jardunaldian garaile

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 30a, 15:39

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoko lehen jardunaldia irabazi du Maddi Olaetxea Usabiagak.

Abian da Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua. Larunbatean, irailaren 27an jokatu zen lehen jardunaldia, estreinakoz Asteasun. Ehunetik gora partaida bildu zituen Anttine elkarteak antolaturiko ekimenak. Izan ere, bertako lehen mendi duatloian 50 lagun lehiatu ziren banaka eta 28 bikote erreleboka. Emakumezkoen artean, Maddi Olaetxea Usabiaga nagusitu zen. 1.51.26, hortxe proba amaitzeko behar izan zuen denbora. 8 kilometro egin behar zituzten korrika eta beste 16,2 kilometro bizikleta gainean.

Durangon, Idiazabalen, Kanpezun, Aian, Ibarran eta Adunan jokatuko dira Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko gainerako probak urria eta azaroa artean.

Iazko edizioan, zirkuitu horren lau probetan parte hartu zuen. Adunan, Aian eta Amasan jokatu eta garaile amaitu zuen. Ibarrakoan ere lehiatu eta bigarren bukatu zuen proba.