Usurbil K.E.-ren elkarlan akordio berria

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 2a, 08:20

Usurbil K.E.-ek elkarlanerako akordioa adostu du Ekhi Manterola herritar gaztearekin.

"Ekhi Manterola herritar gazteak zuzentzen duen E.M. Estudio-rekin akordio batera iritsi gara E.M. Estudiok aurrerantzean bere zerbitzuak eskaintzeko Usurbil Kirol Elkarteari", berri eman dute eskubaloi taldeen bilgunetik.

Gaineratu dutenez, "elkarlana hasia dagoen arren, horren islada da lehen aldiz klubean senior mutilen zein nesken taldeetako partaideek Photo Session bana izango dutela".

Manterolak Usurbil K.E.-ren bidez jakinarazi duenez, "ohore handia da niretzat Usurbil Kirol Elkartearekin argazkilaritza arloan elkarlan hau izatea. Eskubaloiak emozioz betetako irudiak utz ditzake eta horiek lortzen aletxo bat jarri nahi dut".

Eskubaloi taldeen  bilgunetik nabarmendu dutenez, "Ekhi oso argazkilari fin eta prestua da. Argazki mota desberdinak egiteko gai da, oso polibalentea da, eta bere lanak klub bezala hazten jarraitzeko lagunduko digu".




Asteburuko eskubaloi neurketak
Oiardo kiroldegian
Urriak 4, larunbata
17:30 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Industrias Landu OET
19:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil K.E.-BM. Loyola

OIardo kiroldegitik kanpo
Urriak 4, larunbata
12:00 Kadete neskak: Irauli eskubaloia kadete-Cortes Usurbil K.E.
16:45 Jubenil mutilak: Saieko Auto-Osinaga Eurorepar-Usurbil K.E.

Urriak 5, igandea
10:00 Kadete mutilak: Saieko Ardotxo-El Kubano-Urumea - Usurbil K.E.
12:00 Senior neskak: Tolosa CF Eskubaloia - Urbil-Usurbil K.E.