Astean ordubeteko konpromisoa baino ez du eskatzen eta ordu tarte horretan eginiko ahaleginarekin euskararen erabilerari eginiko ekarpena biziki eskertzekoa izango da. Ikasturte berri honetarako ere abian da Mintzalagun egitasmoa. Urriaren 13ra arte zabalik duzue izena emateko aukera.
Xedea, euskarazko mintzapraktikan aritzea da, astero ordubetez, talde bakoitzak adostutako hitzorduaren bueltan. Izan ere, kideen zaletasunak, adina, bizitokia eta ordutegiak aintzat hartuta osatzen dira taldeak. "Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egiteko". Saio hori egin liteke kafe baten bueltan, paseo bat emanez...
Mintzalagun antolatzen da "euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko... Mila arrazoi daude Mintzalaguna izateko!", jakinarazi dute antolatzaileek.
Parte hartzeko betebehar bakarra eskatzen da; "euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da".
Izena emateko albiste honi atxikitako karteleko QR kodea balia dezakezue, bestela taupamugimendua.eus/mintzapraktika web orrialdera jo beharko duzue.
Ikasturtea martxan euskaltegian
Ikasturte berria abiarazi du Etumeta AEK euskaltegiak, urrian sartzearekin batera. Ohi bezala, euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala prestatu du aurtengorako ere. Argibide gehiago bideotatik jaso ahalko dituzue:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek