Musika instrumentu honetaz era desberdinetan gozatu eta bizitzeko moduko hirugarren edizioa prestatu dute Jexux Artze K.E.-k eta 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak elkarlanean urriaren 18rako. Osatu duten egunpasa horren egitaraua doakizue segidan. Adi, bazkaritarako txartelak hilaren 12a baino lehen eskuratu beharko dituzue.
Urriak 18, larunbata
11:45 Herri erromeria eta txorizo eta sagardo banaketa, Mikel Laboa plazan (euria bada, Askatasuna plazan): adar deia, albokariak, txalaparta irekia eta ikasleen emanaldia.
14:00 Ibilaldia albokariekin, kaxkotik Saizar sagardotegira.
14:30 Bazkaria Saizarren. Bazkaria bitartean, txalaparta irekia.
Txartelak, urriaren 12ra arte salgai usurbilkultura.eus plataforman 46 euroren truke. Haurrentzako menua usurbiltxalaparta@gmail.com helbidera idatzita erreserbatu beharko da. Egunean bertan ordaindu beharko da horren prezioa, 21 euro.
18:30 Malkoak TX eta Talka taldeen kontzertua, herrian zehar, Artzabalgo plazatik hasita.
20:00 Juan Mari Beltran laukotearen kontzertua, frontoian.
Antolatzaileak: Jexux Artze K.E. eta 650 Usurbil Bizi.