Euskarazko film berrienen zikloa
Urriak 12, igandea
18:00 "Jone, batzuetan" filmaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "SARA FANTOVA (Bilbo, 1993) zuzendariaren pelikula. Aitak gaztetan idatzitako egunerokoetan topatu zuen bere bakarkako lehen film luzea egiteko inspirazioa. Bizitza, heriotza, zaintza eta maitasuna ardatz hartuta Bilbon grabatutako pelikula ikusiko dugu.
Filmak Joneren (20) coming of age kontatzen du. Gazteak bere lehen maitasuna bizi du, eta, aldi berean, aitaren parkinsonaren ondorioak bizkortu egiten dira ustekabean.
Bilboko Aste Nagusian, Olgarekin igarotzen duen hilezkortasun-sentsazioaren eta Aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren arbuioaren artean biziko da Jone.
Gertaera horiek direla eta, Jonek uda horretan jakingo du neskato hori izaten hasiko den heldu bihurtzen ari dela.
Dagoeneko hainbat jaialditan sariak jaso ditu: Malagako Zinema Jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso du, Bartzelonako D'A festibalean pelikula onenaren saria, eta Nazioarteko Deluxe Saria REC Zinemaldiko laborategi profesionalaren esparruan. DONOSTIAKO ZINEMALDIA 2025 – Zinemira sailan ere izan da".
Azaroak 9, igandea
18:00 "Karmele" filmaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Kirmen Uriberen ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA eleberrian oinarritua. Espainiako Kritika Saria (euskarazko narratiba) eta 111 Akademia Saria (urteko liburu onena). Karmele Urrestiren benetako istorioan oinarritua. Asier Altuna Iza zinemagileak (Bergara, 1969), film laburrak egiten nabarmendu ondoren, Aupa Etxebeste! (2005) film luzea zuzendu zuen Telmo Esnalekin batera. Bere ibilbidean, 8 film labur eta 6 film luze idatzi eta zuzendu ditu. Bertsolari (2011) eta Amama (2016)...".
Sinopsia: "1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin".
Azaroak 30, igandea
18:00 "Gaua" filmaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Paul Urkijo Alijoren hirugarren film luzeak ikusteko auekra izango dugu. Gaua Yune Nogueiras du protagonista, Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza lagun dituela.
Sinopsia: "Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, senarrarengandik ihesi dabil Kattalin, gauaren erdian baserritik alde eginez. Basoaren belztasunean galduta, bere atzetik doan presentzia sumatzen du. Bidean, hiru emakumerekin egingo du topo, eta, ibai ondoan arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatuko dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da".
Sarrerak: aurrez 6 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 4 eurotan erosi ahalko dituzue kultur elkartearen egoitzan.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.