2025-26 ikasturte betean dira jada baita Sutegi udal liburutegian ere. Egunerokoan eskaintzen duten zerbitzu eskaintza oparoaz gain, sarritan antolatu ohi duten uda osteko ekitaldien zikloa abiarazi zuen irailaren 26an, gaztetxoei zuzenduriko manga tailerrarekin. Sara Basurtok bideratu zuen sormena ardatz izan duen saioa. Saio bakarra antolatzea aurreikusia zuten, baina izandako harrera eta erakarritako parte hartzaile kopurua ikusita, bikoiztu egin zuten tailerra.
Sortzen buru-belarri giro ederrean eta erabat kontzentratuta aritu ziren tailerrean parte harturiko gaztetxoak.
Hasiera baino ez zen izan. Sutegi udal liburutegiak urrirako beste hiru ekintza antolatu ditu; lehenengoa etzirako, urriaren 8rako. Ibon Martin idazlearekin solasaldia egingo da asteazkenean.
Sutegi udal liburutegiaren datozen deialdiak
Urriak 8, asteazkena
18:00 Ibon Martin idazlearekin bere “Onin” eta “Sira” sailei buruzko solasaldia Sutegiko auditorioan, 8 urtetik gorakoentzat. “Nondik ateratzen dituen ideiak/pertsonaiak, nola eta non idazten duen, zein hizkuntzatan, ilustrazioen berri... kontu ugari argituko digu Ibonek, eta gu, adi-adi egongo gara, amaieran galderak egingo dizkiogu…”.
Urriak 22, asteazkena
19:00 Gaztelerazko solasaldia, Ana Merinok zuzendurikoa. Lucia Berlinen “Manual para mujeres de la limpieza” ipuin liburuko lau ale hartuko dituzte ahotan: “Lavandería Ángel”, “Macadán”, “Manual para mujeres de la limpieza” eta “Punto de vista”. Aipatu liburuaren hainbat ale eskuragarri dituzue liburutegian bertan.
Urriak 27, astelehena
17:30 Irati Goikoetxearen “Nor” liburuari buruzko irakurketa-solasaldia 11 urtetik gorakoentzat Sutegi udal liburutegian.
Oharra: saioetarako liburuen aleak eskuragarri dituzue liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.