Azaroaren 14tik 29ra

Gure Zirkua bueltan dator

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 6a, 10:31

Azaroaren 14tik 29ra Urbil merkatalgunean izango dira Gure Zirkuko lagunak. Adi, sarrerak asteazkenean, urriaren 8an jarriko dituzte salgai.

"Prest zaudete? Hemen da zirkua!", lelo horrekin egiten digute ongi etorria Gure Zirkuko lagunek haien atarira joz gero. Oraingo honetan, ordea, badatorrela, bueltan datorrela iragartzeko moduan dira. Izan ere, Usurbila dator Euskal Herriko zirku estimatu eta arrakastatsuena. Azaroaren bigarren hambostaldian izango da, azaroaren 14tik 29ra. Guztira, hamar saio eskainiko dituzte Urbil merkatalguneko aparkalekuan.

Adi, sarreren salmentari. Gure Zirkutik jakinarazi dutenez, etzi, urriaren 8an jarriko dituzte salgai hamar saio horietarako txartelak gurezirkua.eus atarian.

Gogoan izan, bigarrenez bueltan datoz Gure Zirkukoak inguruotara. 2023an ere garai beretsuan gure artean izan ziren. Pozarren agurtu zuten urte hartako seigarren bira Usurbilen. "Ederra joan da egonaldia!", adierazi zuen orduko hartan, Gure Zirkura joandakoak eskertzearekin batera. Azkenean, iragarritakoez gain, beste bi saio eskaini zituzten. Izan ere, emanaldi gehienetarako sarrerak eskuragarri jarri orduko, bizi asko agortzen joan ziren.

Aurtengoan, aipatu moduan, hamar saio iragarri dituzte. Sarrerak hilaren 8an jarriko dituzte salgai.

Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Azaroak 14, ostirala: 19:00.
-Azaroak 15, larunbata: 18:00.
-Azaroak 16, igandea: 12:00/17:00.
-Azaroak 21, ostirala: 19:00.
-Azaroak 22, larunbata: 18:00.
-Azaroak 23, igandea: 12:00/17:00.
-Azaroak 28, ostirala: 19:00.
-Azaroak 29, larunbata: 18:00.

Informazio gehiago eta sarrerak, urriaren 8tik aurrera eskuragarri gurezirkua.eus atarian.