650 Usurbil Bizi

Bisita gidatu gehiago asteotan, hiru Europako Ondarearen Jardunaldien baitan

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 7a, 09:02

650 Usurbil Bizi herri egitasmoak bisita gidatu sorta antolatu du hurrengo asteotarako; haietatik hiru, Europako Ondarearen Jardunaldien baitan egingo dira.

Asteburu honetatik aurrera, beste hainbat bisita gidatu antolatu ditu 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Abendura arteko programazioa plazaratua du. Asteburu honi begira, bi hitzordu; bat, zaintzari lotutakoa, bestea Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntzaren ezagutzan sakonduko duena.

Hortik aurrera, beste hainbat Usurbil hobekiago deskubritzeko aukera izango da hurrengo asteotan. Horien artean, aipatzekoak dira hiru bisita gidatu, Europako Ondarearen Jardunaldien baitan txertatu dituztenak. Ondarearen Europako Jardunaldien hamargarren edizioa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eragile gehiagorekin lankidetzan herrialde mailan, urria eta azaroa parterako. Aurtengoan, arkitektura izango du ziklo horrek. 123 ekintza programatu dituzte guztira 37 udalerrietan. Haietatik hiru, aipatu moduan, Usurbilen, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren eskutik. Bertso-ibilaldia, Salbatore Eliza, bertako ondarea ezagutzeko bisita gidatua organo erakustaldiarekin eta 1936ko "Gerraren Memoria Ibilbidea" izenekoa ere osatzeko aukera izango da.

650 Usurbil Bizi: bisita gidatuak
Urriak 10, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Urriak 11, larunbata
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.

Urriak 19, igandea
10:00-13:30
Usurbilgo Sagardoaren Kultura: bertso-ibilaldia Ugarte baserritik. "Jakoba Errekondoren eskutik ezagutuko dugu sagardoaren ekoizpenak historian zehar eraikuntzetan eta paisaian izan duen eragina eta bilakaera. Bertsoz girotuko dute hitzordua Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak Egiluze baserriaren dolarea ikusten den bitartean".

Urriak 25, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.

Urriak 29, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.

Urriak 31, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Azaroak 8, larunbata
11:00-12:15 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua.

Azaroak 9, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.

Azaroak 22, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia (erdaraz).

Azaroak 26, asteazkena
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Abenduak 8, astelehena
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.

Abenduak 19, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.

Abenduak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.

Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus