Oraindik zenbait ikastaroetan lekua hartzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 7a, 08:12

Ikastaro, tailer eta bestelakoetan matrikulatzeko aukera duzue oraindik. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Eskulanen tailerra
Gantxilloa, bolilloa... lantzeko taldea osatua dute Usurbilen. Etumeta AEK euskaltegiak duen egoitzan (Kale Nagusia 43, behea) biltzen dira, astelehen goizero bi orduz, 9:30-11:30 artean. Urritik ekainera izango dira bertan.

Udal euskara ikastaroak
Etorri berrientzako hastapen ikastaroa
Hasiera: urriak 14.
Noiz:
astearteetan, 18:15-19:45 artean.
Tokia: Potxoenea.
Helburua: "Etorri berriak euskararen mundura gerturatzea, oinarrizko esamoldeak ezagut ditzaten".

Jubilatuentzako oinarrizko euskara ikastaroa
Hasiera: urriak 16.
Noiz:
ostegunetan, 18:00-19:30 artean.
Tokia:
Artzabal.
Helburua:
"ikastaroan, oinarrizko hiztegia, esamoldeak, arauak... eta, oro har, egunerokotasunerako makuluak ikasiko dituzte".
Izen-ematea, doan:
euskara@usurbil.eus / 943 37 19 99.

Oiardo kiroldegia
Abuztuaren 27an Oiardo kiroldegiko igerilekuan kokaturiko saunan sutea izan zen. Kalteak tarteko, astebetez itxita izan zuten kiroldegia. Iraila hasieratik partzialki zabalik da, baina igerileku ingurua ez. Eremu hau berriz erabiltzeko moduan jarri arte, behin-behineko eskaintza plazaratu dute Oiardotik. Urriaren 10era arte eman ahalko da izena.

Hala, "uretako ikastaroetan izena emandako erabiltzaileei zein erabiltzaile guztiei, oro har, bestelako ikastaroak egiteko aukera eskaini" dute. Batetik, igeriketara zuzenduriko indarra eta teknika lantzeko entrenamendu funtzionalak antolatu dituzte. Bigarrenik, "multigym" deritzona, hau da, "aquagym" jarduera, aretoan egingo dena. Hirugarrenik, spining eta urteko saioen ordezko aretoko jarduerak uztartuko dituzten saio konbinatuak ere antolatu dituzte.

Saio horiek guztiak igerilekua ireki bitarte eskainiko dira. Eremu hori berriz funtzionamenduan jarri ostean, eten egingo direla ohartarazi du Usurbilgo Udalak, "uretakoak ordezkatzeko prestatuak dira eta".

Bi ikastaro berri ere eskainiko ditu Oiardo kiroldegiak: bizkarra landu eta indartzeko "iso-stretching" ikastaroa eta oreka, koordinazioa zein indarra lantzeko "OKI" izenekoa.

Eskaintza berri horri buruzko xehetasun gehiago, Usurbilgo Udalaren atarian, usurbil.eus atarian duzue.

Aretoko jarduerak, bestalde, aurreikusi moduan bideratuko dira. Udaletik jakinarazi dutenez, iraileko lehen asteetan bideratu zuten saio horietarako izen-ematea. Asteazkenean, urriaren lehenean abiaraziko dituzte. "Kasu horretan, izena emateko epe arruntean erabat bete ez ziren ikastaroetan izena emateko aukera dago", gogorarazi dute Udaletik. Ikastaro horien ordutegiak zehaztu dituzte:
-Total training: astelehen-asteazken, 08:00etan.
-Spinning: astelehen-asteazken, 20:30ean.
-Yoga: astelehenetan, 19:00etan, eta asteazkenetan, 09:30ean.
-HIIT: astelehen-asteazken, 20:15ean.
-Emakumeentzako oinarrizko indarra: astearte-ostegun, 15:30ean.

KzGunea
9:00-13:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea urrian. Hona hemen, hurrengo ikastaroen berri:
-Urriak 15-17, 09:00-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean".
-Urriak 20-31, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu Taldea
Irailaren 15ean abiarazi zuen ikasturte berria Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira astero Agerialdeko musika gelan. Ikasturteko hurrengo kantu-jira, urriaren 25erako antolatu dute. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.

Mintzalagun
Ikasturte berri honetarako ere abian da Mintzalagun egitasmoa. Urriaren 13ra arte zabalik duzue izena emateko aukera.

Xedea, euskarazko mintzapraktikan aritzea da, astero ordubetez, talde bakoitzak adostutako hitzorduaren bueltan. Izan ere, kideen zaletasunak, adina, bizitokia eta ordutegiak aintzat hartuta osatzen dira taldeak. "Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egiteko". Saio hori egin liteke kafe baten bueltan, paseo bat emanez...

Mintzalagun antolatzen da "euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko... Mila arrazoi daude Mintzalaguna izateko!", jakinarazi dute antolatzaileek.

Parte hartzeko betebehar bakarra eskatzen da; "euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da".

Izena emateko albiste honi atxikitako karteleko QR kodea balia dezakezue, bestela taupamugimendua.eus/mintzapraktika web orrialdera jo beharko duzue.






Santuenea elkartea
"Santuenea martxan!" zikloaren ondotik, hurrengo hilabeteotarako zenbait ikastaro eta bertso-afaria antolatu ditu auzo elkarteak:
-Tai-chi: urritik aurrera, astelehenetan, 17:00-18:00 artean. 675006445 (Maribi).
-Aeroyoga: urritik aurrera. 615715991 (Leire).
-Joskintza: ostiraletan, 17:00-19:00 artean. 695774951 (Mari Carmen).

Urriak 4, larunbata
10:00-13:00 Sendabelar baratzea Santueneko frontoi ondoko lokalean, Garbiñe Larrearen eskutik: "Sendabelar bakoitzarekin alde praktikoa landuko du Garbiñek: mendafin tintura eta emultsioa, izpilikuz egindako lubrikatzailea eta kolonia ura, erromero alkohol indartua, ilena olio baregarria, salbia desodorante lehorra eta lurrun bainua, erramu ukendua eta abar".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 25 euro, bazkide ez direnek 30 euro.
16:00 “Sagardoa nola egiten den ikusi nahi?” saioa Aialde-Berri sagardotegian. Sagar-bilketa jolasak eta mokadutxoa iragarri dute, muztioa barne dela. Kultur elkarteko bazkideek doan parte hartu ahalko dute hitzorduan, gainerakoek 2 euroren truke. Izena aurrez bideratu beharko da, santueneake@gmail.com helbidean edo 621 095 644 telefono zenbakian.

Urriak 12 eta azaroak 16
11:00-13:00 Heriotzaren pedagogia bizipen tailerra Manex Beristainen eskutik, Santuenea 12an: "heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederran da espazio hau. Norbere heriotzari begiratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kezka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.

Urriak 17, ostirala
21:00 Bertso afaria Santueneako Ibai-Ondo Elkartean.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Sustrai Colina eta Eli Pagola.
Gai-emailea: Onintza Gartzia.
Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
Prezioa: 35 euro. Txartelak Esnaola janaridendan salgai.

Urriak 24/azaroak 7
17:30-19:30 Sendabelar koadernoa Leire Lazkanoren eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean: "Gure inguruan agertzen diren sendabelarrak behatu eta ezagutuko ditugu. Norberak bere koadernoa sortuko du inguratzen gaituen lurrak eskaintzen dizkigun sendabelarrak jasoz. Belarrak ezagutzen ikasiko dugu, haien erabilerak ulertzen eta haien onurak aprobetxatzen".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.

Oharra: plaza mugatuak.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com