218tik 208ra murriztu da langabetu kopurua

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 9a, 09:49

Abuztuan baino hamar langabetu gutxiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak irailean Usurbilen.

Udako goranzko joera eten da. Murriztu egin zen irailean langabetu kopurua Usurbilen. Guztira, 208 zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, azken urtebeteko kopuru handiena erregistraturiko abuztuan baino hamar gutxiago.

Izan ere, urte honetan zenbaturiko langabetu kopuru handiena izan zen abuztukoa. Iazko abuztutik (231 langabetu zenbatu ziren orduan) ez da hain langabetu kopuru handirik izan Usurbilen. Ordutik, 205 langabetu zenbatu ziren irailean Usurbilen, 207 urrian, 212 azaroan, 187 abenduan, 207 urtarrilean, 204 otsailean, 205 martxoan, 204 apirilean, 192 maiatzean, 178 ekainean eta 190 uztailean.

Udaberri amaieran izandako murrizketaren ostean, udako hilabeteetan zehar gehitzen joan da langabetu kopurua udalerri honetan; tartean, abuztuan, bai Usurbilen, baita eskualdean eta Gipuzkoan ere.

Irailean, aldiz, murriztu egin zen; aipatu moduan, Usurbilen 218tik 208ra, baita Beterri Buruntzan eta Gipuzkoan ere. Eskualdean, 79 langabetu gutxiago zenbatu zituzten (2.964 abuztuan, 2.885 irailean) eta 1.006 gutxiago Gipuzkoan (29.354 abuztuan, 28.348 irailean).

Usurbilgo datuetara itzulita, iraileko 208 langabetutik 119 izan ziren emakumezkoak, 89 gizonezkoak, gehienek (147) zerbitzuen sektorekoak izaten segitzen dute.

Gehitu egin dira, aldiz, erregistraturiko lan-kontratuak. 174 izan ziren abuztuan, ehun gehiago, 274 irailean. Ohi bezala, gehienak, 202 aldi baterako hitzartu ziren. Emakumezko langabetu gehiago izan arren, emakumezkoak baino (115) gizonezko gehiago kontratu ziren (159).


2025eko iraila
Usurbil: 208.     Beterri-Buruntza: 2.885.    Gipuzkoa: 28.348.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 89.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 18.
45 urtetik gora: 61.
 

Emakumezkoak: 119.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 52.
45 urtetik gora: 59. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 31.
Eraikuntza: 6.
Zerbitzuak: 147.
Aldez aurreko lanik gabe: 19. 

Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 663.
Astigarraga: 228.
Hernani: 797.
Lasarte-Oria: 766.
Urnieta: 223.
Usurbil: 208.
Guztira: 2.885. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.348.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 274.
Aldi baterakoak: 202 (114 gizonezko, 88 emakumezko).
Sektoreka: 1 nekazaritzan, 50 industrian, 9 eraikuntzan eta 214 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 159 gizonezkoenak, 115 emakumezkoenak.

Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 300.
Astigarraga: 805.
Hernani: 604.
Lasarte-Oria: 299.
Urnieta: 251.
Usurbil: 274.
Guztira: 2.533.

Kontratazioa Gipuzkoan: 24.123.

2025eko abuztuko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.