Tipi-tapa ibilian eskualdeko bide eta bazterrak ezagutzeko aukera aproposa izango duzue datorren urriaren 19an. Izan ere, igande horretan egingo da Buruntzaldeako Ibilbideen 17. Eguna, eskualdeko udalen eskutik. "Ekimen honen bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute Buruntzaldeko landa-ingurune naturala ezagutzeko, jarduera fisiko arina eta lehiarik gabekoa eginez, edozein adin eta mailatako pertsonentzat egokia dena", azaldu dute antolatzaileek.
Haien esanetan, "jarduera honen helburua da eskualdeko herrien arteko loturak sustatzea eta ingurune naturala modu osasungarri eta jasangarrian gozatzeko aukera ematea".
Gaur aurkeztu dute ekimen horren aurtengo edizioa. Hemen dituzue, antolatzaileek helarazitako xehetasunak:
Buruntzaldeako Ibilbideen 17. Eguna
Eguna: urriak 19, igandea.
Ordua: 8:00-14:00.
Kontrolak, anoa eta argibideak eskainiko diren postuak ezarriko dituzte herri guztietan:
Andoainen eta Urnietan: herriko plazan.
Lasarte-Orian: Elizatze plazan.
Usurbilen :frontoian.
Oharra: ez da ur botilarik banatuko. Beraz, bakoitzak berea eramatea gomendatzen da. Bideetan zehar iturri ugari daude betetzeko.
Bideetako seinaleztapena, udalerri bakoitzaren kolorean: Andoain urdina, Lasarte-Oria urre zaharra, Urnieta berdea eta Usurbil laranja. Udalerri guztietan bideei buruzko informazio panelak.
Ibilbideak:
ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda. Koloreak: urdina eta urre zaharra; 7,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.
ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
ANDOAIN – USURBIL. Andatzatik barrena. Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.
LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
LASARTE-ORIA – USURBIL. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 4 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
Lagungarria: Navi Ruta izeneko aplikazioa dago, telefono mugikorrentzat egokia dena; honen bidez Buruntzaldeko ibilbideetako edozein egiterakoan, sistemak modu jarraituan emango duen informazioa (kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak…) jaso ahal izango da. Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarriak dauden paneletan jarritako QR kodeak eskaneatu beharko dira edota herri bakoitzari dagokion klabea ipini. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aplikazio hori lehendik deskargatua dutenek berriz instalatu beharko dute, egin zaizkion berrikuntzak direla eta.
Andoain: 125
Lasarte: 123
Usurbil: 126
Urnieta: 124
Itzulerarako autobus zerbitzua: geltokietan jarriko dute autobus ordutegia eta ibilbidea, bestela hemen duzue:
-Usurbil, San Inazioko biribilgunea: 12:07, 13:07, 14:07.
-Lasarte-Oria, Dorretxeko biribilgunea: 12:15, 13:15, 14:15.
-Andoain, Goikoplaza atzealdea: 12:30, 13:30, 14:30.
-Urnieta, Kiosko geltokia: 12:40, 13:40, 14:40.
Antolatzaileak: Buruntzaldeko udaletako kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil). Arduradun nagusia: Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Euskalduna Mendigoizale Elkartea (Andoain), Ostadar S.K.T. (Lasarte-Oria), Super Amara.
Informazio gehiago, kiroldegietan:
Andoain: 943 30 01 47.
Lasarte-Oria: 943 37 61 82.
Urnieta: 943 00 83 28.
Usurbil: 943 37 24 98.
