Orbeldi, herri inauteriei eta hamargarren urtemugari begira

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 11a, 09:41

Orbeldi izena jarri ziotenetik hamar urte igaro diren honetan, urtemuga ospatzera doa herriko dantza taldea. Horrez gain, 2026ko herri inauteriak prestatzeko lanei ekitear dira.

Aurrera begira da Orbeldi Dantza Taldea. Hasteko, 2026ko otsailean ospatuko ditugun herri inauteriei begira dira. “Iaz Orbelditarrok herritarren laguntzarekin Urderen etorrerari jarraipena eman genion eta aurten ere bide berdinarekin jarraitu nahi genuke. Laguntzeko prest?”, galdetu dute. Ildo horren lanketari lotutako bilera deitu dute urriaren 16rako.

Bestalde, hamar urte bete ditu dantza taldeak Orbeldi izena duenetik. Hamarkada hau ospatuko dute urriaren 25ean. Hemen dituzue deialdi horiei guztiei buruzko xehetasunak:

Orbeldiren deialdiak
Urriak 16, osteguna
18:00
2026ko herri inauteriak prestatzeko bilera Potxoenean.

Urriak 25, larunbata
12:00 Txilibita Fanfarrearekin herria alaitzen.
14:00 Bazkaria Udarregiko jangelan. Tiketak Artzabalen salgai.
17:30 Holako Deluxe erromeria Artzabalen.

Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.