Mintzalagun egitasmoan izena emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 13a, 08:30

Astelehen hau dute finkatua antolatzaileek, Mintzalagun egitasmoan izena emateko.

Mintzalagun
Ikasturte berri honetarako ere abian da Mintzalagun egitasmoa. Astelehen hau, urriaren 13a duzue izena emateko azken eguna.

Xedea, euskarazko mintzapraktikan aritzea da, astero ordubetez, talde bakoitzak adostutako hitzorduaren bueltan. Izan ere, kideen zaletasunak, adina, bizitokia eta ordutegiak aintzat hartuta osatzen dira taldeak. "Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egiteko". Saio hori egin liteke kafe baten bueltan, paseo bat emanez...

Mintzalagun antolatzen da "euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko... Mila arrazoi daude Mintzalaguna izateko!", jakinarazi dute antolatzaileek.

Parte hartzeko betebehar bakarra eskatzen da; "euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da".

Izena emateko albiste honi atxikitako karteleko QR kodea balia dezakezue, bestela taupamugimendua.eus/mintzapraktika web orrialdera jo beharko duzue.




Santuenea elkartea
"Santuenea martxan!" zikloaren ondotik, hurrengo hilabeteotarako zenbait ikastaro eta bertso-afaria antolatu ditu auzo elkarteak:
-Tai-chi: urritik aurrera, astelehenetan, 17:00-18:00 artean. 675006445 (Maribi).
-Aeroyoga: urritik aurrera. 615715991 (Leire).
-Joskintza: ostiraletan, 17:00-19:00 artean. 695774951 (Mari Carmen).

Urriak 17, ostirala
21:00 Bertso afaria Santueneako Ibai-Ondo Elkartean.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Sustrai Colina eta Eli Pagola.
Gai-emailea: Onintza Gartzia.
Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
Prezioa: 35 euro. Txartelak Esnaola janaridendan salgai.

Urriak 24/azaroak 7
17:30-19:30 Sendabelar koadernoa Leire Lazkanoren eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean: "Gure inguruan agertzen diren sendabelarrak behatu eta ezagutuko ditugu. Norberak bere koadernoa sortuko du inguratzen gaituen lurrak eskaintzen dizkigun sendabelarrak jasoz. Belarrak ezagutzen ikasiko dugu, haien erabilerak ulertzen eta haien onurak aprobetxatzen".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.

Azaroak 16
11:00-13:00 Heriotzaren pedagogia bizipen tailerra Manex Beristainen eskutik, Santuenea 12an: "heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederran da espazio hau. Norbere heriotzari begiratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kezka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.

Oharra: plaza mugatuak.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com

Eskulanen tailerra
Gantxilloa, bolilloa... lantzeko taldea osatua dute Usurbilen. Etumeta AEK euskaltegiak duen egoitzan (Kale Nagusia 43, behea) biltzen dira, astelehen goizero bi orduz, 9:30-11:30 artean. Urritik ekainera izango dira bertan.

KzGunea
9:00-13:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea urrian. Hona hemen, hurrengo ikastaroen berri:
-Urriak 15-17, 09:00-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean".
-Urriak 20-31, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Azaroak 3-4, 18:00-20:00 "Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak".
-Azaroak 5-7, 16:00-18:00 "Sortu bideoak zure gustuko irudiekin".
-Azaroak 10, 16:00-18:00 "Bizitza aktiboa izan Google Fit eta Wikilocekin".
-Azaroak 11-14, 16:00-18:00 "Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean".
-Azaroak 17-20, 18:00-20:00 "LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu".
-Azaroak 21, 16:00-18:00 "Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu".
-Azaroak 24-28, 16:00-18:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".

Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu Taldea
Irailaren 15ean abiarazi zuen ikasturte berria Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira astero Agerialdeko musika gelan. Ikasturteko hurrengo kantu-jira, urriaren 25erako antolatu dute. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.

Emozioen kudeaketari buruzko saioa
"Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko” izeneko hitzaldia antolatu dute Udarregi ikastolako Hitz Aho Guraso Elkarteak, Gaztelekuak, Usurbilgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Treba Gurasoak egitasmoaren testuinguruan. Foru Aldundiak sustaturiko proiektuak “gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu”.

Saioa urriaren 28an izango da, 17:30etan Potxoenean. Izena doan eman ahalko da usurbilkultura.eus plataformaren bidez. Plaza-kopurua mugatua izango dela ohartarazi dute antolatzaileek. “Historikoki eta belaunaldi batzuetan emozioak ezkutatu izan dira. Guraso askok ez dute gai honen inguruko eredu osasungarririk jaso, eta berebiziko garrantzia du horri leku bat egiteak”. Horretara bideratuko dute hilaren 28ko saioa. “Landuko diren edukiak eta gaitasunak: Emozioak ulertzen. Zer dira emozioak? Eta sentimenduak?/ Zer informazio ematen digute? Zertarako balio dute? Ze onura dakartza-te?/Emozioak kudeatzeko gakoak. Pausoz pauso./Baliabide praktikoak adimen emozionala garatzeko eta seme-alaben bidelagun osasungarriak izateko".