Egunotan berri eman bezalaxe, bueltan dator Gure Zirkua Usurbilera. Duela bi urte garai honetan egin bezalaxe eta saio haietan izandako arrastaren ondotik, 2025. urteko azaroaren 14tik 29ra zortzigarren bira amaierako hamar saio eskainiko dituzte Urbil merkatalguneko aparkalekuan. "Duela bi urteko leku berean, baina beste ikuskizun batekin!", ohartarazi dute.
Urriaren 8an jarri zituzten salgai emanaldiotarako sarrerak 15 eurotan gurezirkua.eus atarian. Baina adi, txartelok agortzen hasiak dira dagoeneko. Azaroaren 15erako eta 22rako sarrera guztiak saldu dituzte jada. Antolatzaileek zehaztu dutenez, "24 hilabete baino gutxiagoko haurrek ez dute sarrerarik behar". Ohar gehiago ere plazaratu dituzte, sarrerei dagokienean. "Ez da sarrera aldaketarik egiten. Ezeztatze asegurua kontratatuz gero sarreraren itzulketa eskatu dezakezu".
Horrez gain, jakinarazi dutenez, "irisgarritasuna kontutan hartzen dugu. Zuetako norbaitek mugikortasuna murriztua badu, jarri gurekin harremanetan", galdegin dute.
Gure Zirkua Usurbilen
Non: Urbil merkatalguneko aparkalekuan.
Emanaldiak:
-Azaroak 14, ostirala: 19:00.
-Azaroak 15, larunbata: 18:00. Agortuak.
-Azaroak 16, igandea: 12:00/17:00.
-Azaroak 21, ostirala: 19:00.
-Azaroak 22, larunbata: 18:00. Agortuak.
-Azaroak 23, igandea: 12:00/17:00.
-Azaroak 28, ostirala: 19:00.
-Azaroak 29, larunbata: 18:00.
Sarrerak eta informazio gehiago, gurezirkua.eus atarian eskuragarri.