Bonuena ez da berria. Pandemia garaian eta Gabonen atarian ere, antzeko kanpainak egin izan dira. Usurbilgo merkatari eta ostalarien elkartearen helburua bikoitza da: herrian erosketak egitea bultzatu eta herriko establezimendu txikiak sustatu.
Hurbilagoren bonuak bi modutara eskuratu daitezke: aurrez aurre Potxoenean, edo digitalki gertuago.eus web orrian.
Urriaren 20an eta 21ean, Potxoenean
Potxoenean, urriaren 20ean eta 21ean egongo dira bonuak eskuragarri. Aurrez aurreko salmenta honetarako, establezimendu bakoitzeko bonuen erdiak bakarrik egongo dira eskuragarri.
- Urriaren 20an astelehena, Potxoenean: eguerdian (12:00-14:00) eta arratsaldean (16:00-18:00).
- Urriaren 21ean asteartea, Potxoenean: arratsaldean (17:00-19:00).
Urriaren 22an, gertuago.eus web orrian
Urriaren 22an asteazkena, Internet bidezko salmenta abiaraziko da. Bonuak 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira, gertuago.eus web helbidean.
"Ordaindu 20 euro, eskuratu 30 euro"
Bonu bakoitzeko 20 euro ordaindu behar dira. Eta trukean, erosleak 30 euro eskuratuko ditu. Erabiltzaile bakoitzak, gehienez ere, hiru bonu jaso ahal izango ditu.
Bonuak urriaren 23tik abenduaren 31 bitartean erabili ahal izango dira.