Egunotan, bere Atalluko dendan sagardotarako baliaturiko sagarrak ikusgai jarri ditu; Txalaka, Saltxipi, Errezila, Manttoni, Mozolua, Berde Garratza, Goikoetxe, Moko... "Sagardotarako erabiltzen ditugun 115 barietateren arteko aukeraketa" hain zuzen. Egunotan, Sutegiko erakusleihoan jarriko dute bilduma horren lagin bat ikusgai.
Bazen bat, ordea, izenik ez zuena eta horretara animatu zituen aditu eta arituak, barietatea zehaztera. Ez hori soilik. Etxean sagardotarako sagarra baliatzen duenari erakusketara ekartzeko deia egin zioten antolatzaileek, barietatea identifikatua izan edo ez. Hartara, bilduma hau osatzen joan, eta izenik gabeko barietateak denen artean zehazten joateko ahalegina bultzatu nahi dute.
Laburbilduz, sagardoaren kulturan sakontzeko gonbita da honakoa. Gonbita bikoitza hain zuzen; erakusketa ikustekoa, nahiz sagardotarako sagarrak ekarri edota identifikatu gabekoei barietatea zehazten ahalegintzekoa. "Eraman kooperatibara etxean dituzun sagar klaseak, Usurbilgo bilduma osatzeko".