Herri inauteriak prestatzen hasteko lehen bilera ostegunean

Noaua Aldizkaria 2025eko urriaren 14a

Orbeldi izena jarri ziotenetik hamar urte igaro diren honetan, urtemuga ospatzera doa herriko dantza taldea. Horrez gain, 2026ko herri inauteriak prestatzeko lanei ekitear dira. Ostegunerako bilera deitu dute Potxoenean.

Herriko dantzariak hizpide ditugu, hiru deialdi tarteko. Hasteko, 2026ko otsailean ospatuko ditugun herri inauteriei begira dira Orbeldikoak. “Iaz Orbelditarrok herritarren laguntzarekin Urderen etorrerari jarraipena eman genion eta aurten ere bide berdinarekin jarraitu nahi genuke. Laguntzeko prest?”, galdetu dute. Ildo horren lanketari lotutako bilera deitu dute urriaren 16rako.

Bigarrenik, hamar urte bete ditu dantza taldeak Orbeldi izena duenetik. Hamarkada hau ospatuko dute urriaren 25ean. Azkenik, Belmonte Auzo Elkartearekin eta Udalarekin Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta antolatu dute azaroaren lehenerako. Hemen dituzue deialdi horiei guztiei buruzko xehetasunak:


Orbeldiren deialdiak
Urriak 16, osteguna
18:00
2026ko herri inauteriak prestatzeko bilera Potxoenean.

Urriak 25, larunbata
12:00 Txilibita Fanfarrearekin herria alaitzen.
14:00 Bazkaria Udarregiko jangelan. Tiketak Artzabalen salgai.
17:30 Holako Deluxe erromeria Artzabalen.

Azaroak 1, larunbata
Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta!
10:00
Dantza taldeei harrera Potxoenean.
11:00 Argazki ofiziala eta kalejiraren hasiera udaletxetik.
12:45 Emanaldi nagusia Mikel Laboa plazan (euriarekin Agerialdeko frontoian). Parte hartzaileak: Oiartzungo Olarri, Iruña Dantza Taldea eta Orbeldi.
14:30 Bazkari herrikoia. Orbeldiko kideek eta Kalezarkoek lehentasuna izango dute.
17:30-19:30 Kalezarko plazan: Elizagoien ahizpak; Estanga anai arrebak; Eneko Dorronsoro eta Izer; Kris Solano, Irma eta Amets.
Antolatzaileak: Orbeldi dantza taldea, Belmonte Auzo Elkartea eta Usurbilgo Udala.

Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.