Gaztelekua
Ikasturte hasierako bilera antolatua zuten urriaren 15ean, baina hilaren 22ra atzeratu dute. Honenbestez, urriaren 22an izango da, arratsaldeko 17:00etan Gaztelekuan bertan. Ordutegi honetan zabaltzen dute: astelehen eta ostegunetan, 16:30-19:30 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso dezakezue: Gaztelekuan bertan (San Inazio, 3), gaztelekuausurbil@gmail.com helbidean edo 688 713 838 telefono zenbakian.
Bihurri ludoteka
Bihurri Ludotekak ate irekien eguna antolatu du urriaren 25ean, larunbatean, erabiltzaile berriak erakartzeko intentzioarekin. Ludoteka goizeko 10:00etatik 12:00etara egongo da zabalik informazio bila gerturatzen den edozeini harrera egiteko eta, aldi berean, ludoteka bera eta bertan dituzten jokoak ikusteko aukera egongo da. Bazkidetza bidez funtzionatzen dute, eta 0-8 urte bitarteko haurrei bideratuta dago. Lokala udaletxearena da eta goizeko 8:00etatik gaueko 21:00ak bitarte erabili daiteke urteko 365 egunetan. Horretarako, Bihurriko bazkide egin behar da, eta urteko 10 euroko kuota ordaindu behar da, eta sarrera 30 euro dira. Kuotak familiako ordaintzen dira, ez haur bakoitzeko.
Ziortza

Gazte elkarteak 2025-26 ikasturte berrirako lanean hasiak dira. Hurrengo hilabeteotarako saioak iragarri dituzte dagoeneko, "aurreko urteko ikasturte izugarriaren ostean". 40. urtemugako ikasturte bizia izan zuten aurrekoa. Oraingo honi begira, "urtero bezala, ikasturtean zehar 12-18 urte bitarteko Usurbilgo gazteei zuzendutako ekintzak antolatuko ditugu eta hauetan parte-hartzeko baimen-orria betetzea ezinbestekoa izango da". Horretarako, bi bide dituzue; segidan datorren QR kodearen bidez, edota Ziortza Gazte Elkartearen sare sozialetan eseki duten baimen-orria beteta.