Epaimahaiak horrela baloratu du Ugaitz Agirreren ipuina: “Ipuin freskoa, irudimentsua eta erritmo bizikoa. Umorea eta ironia maisuki tartekatzen dituena. Estilo zuzena eta fina darabil idazleak gaur egungo hainbat gairen inguruko kritika sarkorra eginez. Egitura borobila du ipuinak eta pertsonaia nagusiak deskribatzen aritu gabe ematen ditu ezagutzera. Bakarrizketa baterako testu bikaina da, irakurleari edo entzuleari, irribarrea lapurtzeaz gain, pertsonaia nagusia ezagutzeko gogoa pizten diona. Eta ipuin on bati dagokion gisara, bukaera zoragarria du: ipuin osoari, titulutik hasita, zentzua ematen diona”.