Palestinarekin bat egiteko eguna gaur Euskal Herrian, sindikatuek deitutako lanuzte orokorrarekin. Testuinguru horrekin bat egin dutenen artean da, azken bi urteotan palestinar herriaren aurkako genozidioa geldiaraztea galdegin eta herri hau babesteko hamaika dinamika bideratu izan dituen Gernika-Palestina Herri Ekimena.
LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT, Etxalde eta HIRU sindikatuek deitutako gaurko lanuzte orokorra borobiltzeko azken mobilizazioak deitu ditu herrietan. Denetan, arratsaldeko 19:30etarako finkatu du hitzordua, berezitasun nabarmen batekin; burrunbatsuak izateko deia egin dute. "Herriko herri guztietan burrunbak antolatu ditugu “Palestinarekin Konpromisoa. Genozidioa STOP! Haustura Israelekin, orain! ” lelopean".
Usurbilek ere bat egin du Gernika-Palestina Herri Ekimenaren deialdiokin. Elkarretaratze burrunbatsua deitu du 19:30etan Mikel Laboa plazan.