Zumarte Musika Eskola
2025-26 ikasturtea martxan duen arren, Zumarte Musika Eskolak oraingoan ere ikastaro eskaintza zabala prestatu du musikagintzan trebatu nahi dutenentzat. "Lehengo urteetako ikastaroez gain, baxu elektrikoa ikasteko aukera dago aurten", ohartarazi dute. Ondoko kartelean duzue saio horien berri. Matrikulazioa urriaren 20tik 26ra bideratu ahalko da zumarte.eus web orrialdean.
Santuenea elkartea
Urriak 17, ostirala
21:00 Bertso afaria Santueneako Ibai-Ondo Elkartean.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Sustrai Colina eta Eli Pagola.
Gai-emailea: Onintza Gartzia.
Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
Prezioa: 35 euro. Txartelak Esnaola janaridendan salgai.
Urriak 24/azaroak 7
17:30-19:30 Sendabelar koadernoa Leire Lazkanoren eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean: "Gure inguruan agertzen diren sendabelarrak behatu eta ezagutuko ditugu. Norberak bere koadernoa sortuko du inguratzen gaituen lurrak eskaintzen dizkigun sendabelarrak jasoz. Belarrak ezagutzen ikasiko dugu, haien erabilerak ulertzen eta haien onurak aprobetxatzen".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.
Azaroak 16
11:00-13:00 Heriotzaren pedagogia bizipen tailerra Manex Beristainen eskutik, Santuenea 12an: "heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederran da espazio hau. Norbere heriotzari begiratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kezka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu".
Prezioak: Santuenea K.E.ko bazkideek 30 euro, bazkide ez direnek 35 euro.
Oharra: plaza mugatuak.
Izen-ematea: 621 095 644 / santueneake@gmail.com
Eskulanen tailerra
Gantxilloa, bolilloa... lantzeko taldea osatua dute Usurbilen. Etumeta AEK euskaltegiak duen egoitzan (Kale Nagusia 43, behea) biltzen dira, astelehen goizero bi orduz, 9:30-11:30 artean. Urritik ekainera izango dira bertan.
KzGunea
9:00-13:00 artean irekiko dute Usurbilgo KzGunea urria amaitu arte. Hona hemen, hurrengo ikastaroen berri:
-Urriak 20-31, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Azaroak 3-4, 18:00-20:00 "Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak".
-Azaroak 5-7, 16:00-18:00 "Sortu bideoak zure gustuko irudiekin".
-Azaroak 10, 16:00-18:00 "Bizitza aktiboa izan Google Fit eta Wikilocekin".
-Azaroak 11-14, 16:00-18:00 "Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean".
-Azaroak 17-20, 18:00-20:00 "LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu".
-Azaroak 21, 16:00-18:00 "Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu".
-Azaroak 24-28, 16:00-18:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Kantu Taldea
Irailaren 15ean abiarazi zuen ikasturte berria Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira astero Agerialdeko musika gelan. Ikasturteko hurrengo kantu-jira, urriaren 25erako antolatu dute. 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.
Emozioen kudeaketari buruzko saioa
"Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko” izeneko hitzaldia antolatu dute Udarregi ikastolako Hitz Aho Guraso Elkarteak, Gaztelekuak, Usurbilgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Treba Gurasoak egitasmoaren testuinguruan. Foru Aldundiak sustaturiko proiektuak “gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu”.
Saioa urriaren 28rako iragarria zegoen arren azaroaren 5ean izango da, 17:30etan Potxoenean. Izena doan eman ahalko da usurbilkultura.eus plataformaren bidez. Plaza-kopurua mugatua izango dela ohartarazi dute antolatzaileek. “Historikoki eta belaunaldi batzuetan emozioak ezkutatu izan dira. Guraso askok ez dute gai honen inguruko eredu osasungarririk jaso, eta berebiziko garrantzia du horri leku bat egiteak”. Horretara bideratuko dute hilaren 28ko saioa. “Landuko diren edukiak eta gaitasunak: Emozioak ulertzen. Zer dira emozioak? Eta sentimenduak?/ Zer informazio ematen digute? Zertarako balio dute? Ze onura dakartza-te?/Emozioak kudeatzeko gakoak. Pausoz pauso./Baliabide praktikoak adimen emozionala garatzeko eta seme-alaben bidelagun osasungarriak izateko".