Baterajotzera begirako girotzea gaur, Buruntzaldeako gazte feministen eskutik

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 17a, 08:53

Ostiral arratsaldeko 18:30etan finkatu dute biltzeko hitzordua Mikel Laboa plazan.

Ostiral honetan, urriaren 17an, Mikel Laboa plazan elkartuko dira Buruntzaldeako gazte feministek, bi asteburu barru Zaldibarren egingo den Baterajotzearen harira. "Baterajotzerako geroz eta gutxiago falta da! Horregatik, Buruntzaldeako gazte feministok Usurbilgo elkartu eta berotzen hasiko gara! Gerturatu!", egin dute gonbita sare sozialen bidez.

Bi ekintzok antolatu dituzte:

Buruntzaldeatik Baterajotzera
Urriak 17, ostirala

Mikel Laboa plazan:
18:30 Pankarteo girotua eta luntxa.
20:00 Trikipoteoa.

Antolatzaileak: Buruntzaldeako gazte feministak.


Izen-ematea
Arrakasta itzela izan zuen duela bi urte Usurbilen egindako Baterajotzeak. Aurtengoa, Zaldibarren (Bizkaia) antolatu dute, urriaren 31tik azaroaren 2ra. Hiru egunez, denetariko hitzorduak izango dituzte. "Hitzaldiak, tailerrak, ikuskizunak, aisialdia... Feminismoa Lubaki dugunok Zaldibarren elkartuko gara urriaren 31tik azaroaren 2ra bitarte", nabarmendu dute Euskal Herriko Gazte Feministek.

Esteka honetan eskura daitezke Baterajotzerako sarrerak: https://entradium.com/eu/events/euskal-herriko-gazte-feministon-baterajotzea