Izena jarri eta talde gisa erregistratu zutenetik hamar urte bete ditu Orbeldik. Hamarkada hori ospatzera doaz, nola ez, dantza giro bizian. Astebete barru, urriaren 25ean izango da. Kalejira edota erromeria antolatu ditu dantza taldeak egunean zehar, eta tartean, bazkaria Udarregi ikastolako jangelan. Otordurako txartelak eskuratzeko azken asteburua duzue honakoa. Bi tokitan, Artzabalen eta Lizardin erosi ahalko dituzue, igandera arte, urriaren 19ra arte.
Bi menu izango dira aukeran; bat, helduena 30 eurotan (Entsalada, iberikoak, oilaskoa, saiheskia eta Eceizako pasteltxoak. Euskal Parrillak egina); bestea, haurrena 18 euroren truke (Iberikoak, kroketak, oilaskoa eta izozkia. Euskal Parrillak egina).
Azaroaren 1eko jaialdia
Bestalde, gogoan izan, Orbeldi dantza taldeak Belmonte Auzo Elkartearekin eta Udalarekin Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta antolatu dute azaroaren lehenerako. Hemen dituzue deialdi horiei guztiei buruzko xehetasunak:
Orbeldiren deialdiak
Urriak 25, larunbata: hamargarren urtemugako jaialdia
12:00 Txilibita Fanfarrearekin herria alaitzen.
14:00 Bazkaria Udarregiko jangelan. Tiketak Artzabalen eta Lizardin salgai urriaren 19ra arte.
17:30 Holako Deluxe erromeria Artzabalen.
Azaroak 1, larunbata
Udazkeneko Dantzari eta Trikiti Topafesta!
10:00 Dantza taldeei harrera Potxoenean.
11:00 Argazki ofiziala eta kalejiraren hasiera udaletxetik.
12:45 Emanaldi nagusia Mikel Laboa plazan (euriarekin Agerialdeko frontoian). Parte hartzaileak: Oiartzungo Olarri, Iruña Dantza Taldea eta Orbeldi.
14:30 Bazkari herrikoia. Orbeldiko kideek eta Kalezarkoek lehentasuna izango dute.
17:30-19:30 Kalezarko plazan: Elizagoien ahizpak; Estanga anai arrebak; Eneko Dorronsoro eta Izer; Kris Solano, Irma eta Amets.
Antolatzaileak: Orbeldi dantza taldea, Belmonte Auzo Elkartea eta Usurbilgo Udala.
Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.